124/2015 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 21eko 44/2014 Foru Aginduaren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Agindua aldatu zen. 59/2013 Foru Aginduaren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa hein batean aldatu zen.

Aipatutako urriaren 14ko 243/2015 Foru Dekretuak abian jarri zuen Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren berrikuntza, eta zerbitzuen eta atalen egitura berria planteatu. Hortaz, beharrezkoa da aldaketa prozesua bukatzea, bulego berriak ezarriz eta aurrekoak kenduz edo aldatuz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. 4. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “4. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

    Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

    Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalari atxikiak: Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoa eta Toki Azpiegituren Bulegoa.

    Tokiko Kudeaketa eta Aholkularitza Atalari atxikia: Aholkularitza Bulegoa.

    Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalari atxikia: Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.”

  2. 5. bis artikulua aldatzea, honako testu hau erantsiz:

    “Kentzen dira Azpiegitura Hidrauliko Sanitarioen Bulegoa, Hiriko Obren Bulegoa, Azterlan eta Proiektu Bulegoa eta Toki Azpiegituren Bulegoa, Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikiak.”

  3. 49. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “49. artikulua. Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoa.

    Eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Uraren goi hornidurarako plan zuzentzaileari loturiko obra eta espedienteak aztertu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR