120/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, “Errege Bardea” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, Kontserbazio Bereziko Eremu horren, “El Plano-Blanca Alta” ES0000171 HBBaren, “Rincón del Bu–La Nasa-Tripazul” ES0000172 HBBaren eta “Santa Agatako pinudia” lekune naturalaren kudeaketa plana onetsi, eta “Vedado de Eguaras” (RN-31), “Rincón del Bu” (RN-36) eta “Caídas de la Negra” (RN-37) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Errege Bardea izeneko Batasuneko Garrantzizko Lekua Nafarroako hegoaldean dago, Arguedasko, Buñuelgo, Cabanillasko, Caparrosoko, Zarrakazteluko, Fustiñanako, Mélidako, Murillo el Cuendeko, Santakarako, Tuterako, Valtierrako udalen eta Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen mugarteetan. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta efizienteen bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Errege Bardea” izeneko ES2200037 gunea dago.

Batasuneko Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira Batasuneko Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera onera berriz ekartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasuneko Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Errege Bardearen” gunearen Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1998ko abenduaren 1ean hartutako Erabakiaren arabera, “El Plano-Blanca Alta” (8.857 ha) eta “Rincón del Bu-La Nasa-Tripazul” (3.651 ha) guneak Hegaztien Babesgune Berezi dira: B-171 HBB, ES0000171 kodea ere baduena, eta B-172 HBB, ES0000172 kodea ere baduena, hurrenez hurren.

Uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuaren bidez, “Vedado de Eguaras” (RN-31), “Rincón del Bu” (RN-36) eta “Caídas de la Negra” (RN-37) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onetsi ziren, besteak beste. Natura Sareko gunea kudeatzeko plana prestatzeko prozesuan, ikusi da plan zuzentzaile horiek eguneratu behar direla. 230/1998 Foru Dekretuak 2. artikuluan ezartzen badu ere erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileen indarraldia mugagabea izanen dela, Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 20.2 artikuluan adierazten denez, erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileetako arauek izanen dute indarraldi mugagabea, eta halaxe ezarri da kudeaketa plan honetan, foru dekretu honen azken xedapenetako lehenarekin bat.

Martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako lurraldeko zenbait naturagune lekune natural deklaratu ziren, besteak beste, “Santa Agatako pinudia” gunea (EN-4).

Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen arabera, lekune naturalen erabilera eta kudeaketa kasuan kasuko plan zuzentzaileetan xedatzen denaren araberakoak izanen dira. “Santa Agatako pinudia” (EN-4) lekune naturalak, gaur egun, ez du erabiltzeko eta kudeatzeko plan zuzentzailerik.

“Nafarroako Errege Bardea” parke naturala apirilaren 6ko 10/1999 Foru Legearen bidez sortu zen, eta 41.516,95 ha ditu. Parkearen azalera oso-osoa Lekuaren mugen barruan dago. Parke natural horrek badu Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat, irailaren 7ko 266/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsia, gaur egun indarrean dagoena. Proposatzen den Lekua Kudeatzeko Plana bateragarria da Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan horrekin, baita haren helburu eta erabilerekin ere. Hortaz, alderdi horiek indarrean jarraitzen dute parke naturalaren eremuaren barruan. Indarrean jarraitzen dute, orobat, Errege Bardearen Komunitateak, antolaketa plan horren esparruan, emandako ordenantzek.

Foru dekretu hau erredaktatzeko orduan, 1943/2000 Errege Dekretuaren 1. artikuluan aldarrikatutako defentsa nazionalaren interesei lehentasuna emateari dagokionez, kontuan hartu da Konstituzio Epaimahaiak apirilaren 18an emandako 82/2012 Epaia, Nafarroako Gobernuko lehendakariak abenduaren 29ko 16/2000 Foru Legea dela-eta jarritako 2054-2012 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa. Errekurritutako 16/2000 Foru Lege horren bidez aldatu egin zen Nafarroako Errege Bardea parke natural deklaratzeko 10/1999 Foru Legea.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Hauxe da foru dekretu honen xedea:

  2. ES2200037 Batasuneko Garrantzizko Lekua, “Errege Bardea” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. ES2200037 Kontserbazio Bereziko Eremuaren, “El Plano-Blanca Alta” ES0000171 HBBaren, “Rincón del Bu-La Nasa-Tripazul” ES0000172 HBBaren eta “Santa Agatako pinudia” EN-4 Lekune Naturalaren Kudeaketa Plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  4. “Vedado de Eguaras” (RN-31), “Rincón del Bu” (RN-36) eta “Caídas de la Negra” (RN-37) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzea, ES2200037 KBEa kudeatzeko planarekin bat.

  5. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    “Errege Bardea” izeneko gunea Arguedasko, Buñuelgo, Cabanillasko, Caparrosoko, Zarrakazteluko, Fustiñanako, Mélidako, Murillo el Cuendeko, Santakarako, Tuterako eta Valtierrako udalen eta Nafarroako Errege Bardearen Komunitatearen mugarteetan dago, eta 58.442,54 ha hartzen ditu.

    Azalera horretatik 41.516,95 hektarea “Nafarroako Errege Bardea” parke naturalaren barrenean daude. Parke horren titularra Errege Bardearen Komunitatea da, eta, kudeaketari dagokionez, irailaren 7ko 266/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Baliabide Naturalak Antolatzeko Planaren menpe dago. Plan horrek indarrean jarraitzen du, eta bateragarria da kudeaketa plan honetan aurreikusitakoarekin. “Errege Bardea” izeneko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeak eta haren kudeaketa plana onesteak ez dute inolako aldaketarik ekarriko parke naturalaren eremurako legez ezarrita dauden kudeaketa arloko eskumenei dagokienez.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

  6. artikulua. Kudeaketa planaren inplementazioa eta jarraipena.

  7. Kontuan harturik, batetik, badagoela Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat indarrean “Nafarroako Errege Bardea” izeneko parke naturalerako; bigarrenik, parke natural hori, oso-osorik, sartua dagoela “Errege Bardea” ES2200037 Batasuneko Garrantzizko Lekuaren barruan; eta hirugarrenik, parkearen plan hori, indarrean dagoena, bateragarria dela leku horren kudeaketa planarekin; eta ikusirik, orobat, batasuneko garrantzizko leku horren barrenean badirela beste lurralde batzuk parkearen barrenean ez daudenak, beharrezkoa da Lekuaren Kudeaketa Planaren inplementazioa eta jarraipena koordinatzea.

    Hori helburu, mekanismo batzuk ezarri beharko dira Errege Bardeako tiro poligonorako, hango instalazio militarretarako, bertako segurtasun eremurako, aireko espaziorako eta aireontziak sartu eta ateratzeko korridoreetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Errege Bardearen Komunitateak, parke naturalean sartuta ez dauden lurraldeen toki entitate titularrek eta Defentsa Ministerioak adostu beharko dituztenak, helburu hauek lortzeko:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea, aurreikusitako egutegia betetzeko ahaleginak eginez eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuz.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea kudeaketa planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natura baliabideen azterketa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR