12/2019 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana. Horren bidez onesten da esku-hartze orokorreko proiektua Iruñeko Sanduzelai auzoko jabeen 41 erkidegotarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 1.867 etxebizitzarako, 41 ataritan banatuak. Hauek dira:

Nafarroa etorbidea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 10, 12 eta 14.

Canalejo Doktorea 1 eta 3.

Gortari Doktorea 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 13.

Huder Doktorea 2 eta 4.

Repáraz Doktorea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20.

Sanduzelaiko etorbidea 75, 77, 79 eta 81.

Galán Doktorea 1, 2, 3, 4 eta 5.

Iruñeko Sanduzelai auzoan daude.

Joan den mendeko 70eko hamarkadan egindako eraikin batzuk dira, 9-12 solairuko garaierako bloke batzuek osatuta. Bloke bakoitzak bere barneko patioa du.

Esparruak berokuntzako eta etxeko ur beroko sistema zentralizatua du, “Barrutiko berokuntza” izena duena.

Inguratzaile termikoak hobetuko dira jarduketa honen bidez, eta irisgarritasuna egokituko.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Onestea Iruñeko Sanduzelai auzoko jabeen 41 erkidego hauetarako esku-hartze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR