12/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baitira, 2019. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbatespen objektiboaren araubidea, enpresa txiki eta ertainen eta profesionalen etekinak zehazteari dagokionez, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta haren erregelamenduaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute, eta zergaren erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horietan aurreikusita dago zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko dituela eta aplikatzekoak diren zeinu, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko dituela.

Foru agindu honen egitura otsailaren 8ko 25/2018 Foru Aginduarena bezalatsukoa da; izan ere, haren bidez garatu ziren, 2018. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

2019rako indizeek eta moduluek %2,5 handituko dira, hala baitagokio KPIak Nafarroako Foru Komunitatean izan duen aldaketari 2017ko urritik 2018ko urrira.

  1. eranskineko (“Nekazaritza, abeltzaintza eta basotzaintzako jarduerak”) jarraibideetan, indize zuzentzaile bat ezartzen da piperrak lortzeko plastikoak erabiltzen dituen nekazaritzako jarduerarako, hala konpentsatu nahian horiek erabiltzeak dakarren kostu handia, errentagarritasuna nabarmen murriztuz. Indize hori aplikatzeak dakarren etekin murriztapena izanen da, gehienez ere, jardueran plastikoaren erabilerak dakarren gastuaren %10.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko III. eranskineko 1. atalean, jardueraren hasiearagatiko murriztapen indizeetan, jasotzen da irizpide bat jada praktikan aplikatzen ari zena. Horrenbestez, ezartzen da ezin izanen dela murriztapen hori gauzatu baldin aurreko hiru urteetako uneren batean jardueran ari izan bada.

    Bost xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen baldin 2019. urtean “soldatako langileak” moduluan 2018ko moduluarekin alderatuta igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

    Bigarrenean xedatu da jarduera 2019an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten duten subjektu pasiboek %60ko murriztapena izanen dutela etekin horretan jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murriztapena izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

    Hirugarrenean, %5eko murriztapena jasotzen da 2018. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, otsailaren 8ko 25/2018 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

    Laugarrenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2018. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

    Azkenik, bosgarrenean, ezartzen da ezen piperrak lortzeko plastikoak erabiltzen dituen nekazaritza-jarduerarako zehaztutako indize zuzentzailea aplikatzekoa izanen dela 2018ko ekitaldirako.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

    1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

    1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

    EJZ JARDUERA EKONOMIKOA
    0 atala Norberaren konturako abeltzaintza
    - Azienda hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak
    - –Nekazariek edo abeltzainek egiten dituzten bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude
    - –Basogintzako jardueretako titularrek egiten dituzten bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude
    - Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
    - Apartzeria araubideko basogintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
    - Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrak
    642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko produktuak prestatzea
    642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako merkatariak
    644.1 Ogia, pastelak, gozokiak eta antzekoak eta esnea eta esnekiak txikizka saltzea
    644.2 Ogiaren, ogi berezien eta opilen saltokiak
    644.3 pastel, opil eta gozokigintzako gaien txikizkako merkataritza
    644.6 Ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza
    647.1, 2 eta 3 652.2 eta 3 eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik
    653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketak, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek eginak
    653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza
    654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza
    654.5 Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).
    654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, salbu aipatu artikuluen handizkako merkataritza
    659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inprimatutako bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik
    659.4 659.4 epigrafean matrikulaturiko txikizkako saltzaileak garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik
    663.1 Saltegi iraunkor batetik kanpora, ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez) patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritzan baizik aritzen ez direnak, betiere instalazioan edo ibilgailuan bertan bere produktuak (txurroak, patata frijituak eta gaztainak) prestatzeko baimena badute
    671.4 Bi sardexkako jatetxeak
    671.5 Sardexka bateko jatetxeak
    672.1, 2 eta 3 Kafetegiak
    673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak
    675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak
    676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak
    681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua
    682 Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua
    683 Landetxeetako ostatu zerbitzua
    691.1 Etxerako tresna elektrikoen konponketa
    691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa
    691.9 Oinetakoen konponketa
    691.9 B.p.s.g.ko beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa (salbu oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea).
    692 Industriako makinen konponketa
    699 B.p.s.g.ko beste konponketa batzuk
    721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa
    721.2 Autotaxi bidezko garraioa
    722 Salgaien errepideko garraioa
    751.5 ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea
    757 Aldaira zerbitzuak
    849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean
    933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea
    967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak
    971.1 Egindako arropen eta etxerako arropa eta tresna erabilien tindaketa, lehorreko garbiketa, garbiketa eta lisaketa
    972.1 Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak
    972.2 Apaindegiak eta estetikako kabineteak
    973.3 Fotokopiagailuekin dokumentuak kopiatzeko zerbitzuak
    2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

    Halaber, jarduera bakoitzean sartutzat hartuko dira espresuki I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira. Jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua, ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

    3. Garraio publikorako txartelen merkaturatze zerbitzua emateak ez du ekarriko subjektu pasiboak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztu berezitik salbuestea, betiere zerbitzu emate hori jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten bada.

    Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua aplikatzearen ondorioetarako, zerbitzu emate hori ez da jarduera bakoitzean sartutzat hartuko, baldin eta II. eranskinean hala adierazita baldin badago berariaz.

    2. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR