12/2018 FORU LEGEA, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

IRISGARRITASUN UNIBERTSALARI BURUZKO FORU LEGEA.

AURKIBIDEA

ATARIKOA.

  1. TITULUA.–Xedapen orokorrak.

  2. KAPITULUA.–Foru legearen xedea, printzipioak eta definizioak.

    1. artikulua. Xedea.

    2. artikulua. Printzipioak.

    3. artikulua. Definizioak.

  3. KAPITULUA.–Foru legearen esparrua.

    1. artikulua. Aplikazio esparrua.

  4. TITULUA.–Aplikatzekoak diren xedapenak eta neurri orokorrak.

    1. artikulua. Berdintasuna, autonomia pertsonala eta bizimodu beregaina bermatzeko neurriak.

    2. artikulua. Irisgarritasunaren eta diskriminazio ezaren oinarrizko baldintzak.

    3. artikulua. Irisgarritasun unibertsalaren kudeaketa eta erregelamenduzko garapena.

    4. artikulua. Irisgarritasunaren eta desgaitasunaren eraginaren txostena.

    5. artikulua. Diskriminazioaren aurkako neurriak.

    6. artikulua. Ekintza positiborako neurriak.

    7. artikulua. Sustapena, bultzada eta parte-hartzea.

    8. artikulua. Betetzea eta kontrola.

    9. artikulua. Irisgarritasunaren Nazioarteko Ikurra.

  5. TITULUA.–Xedapen berariazkoak.

  6. KAPITULUA.–Irisgarritasuna lurraldean.

    1. artikulua. Irisgarritasuna erabilera publikoko hirigune publikoetan.

    2. artikulua. Ibilbideak.

    3. artikulua. Aparkalekuak.

    4. artikulua. Urbanizazio elementuak.

    5. artikulua. Hiriko hornigarriak eta haurrentzako parkeak.

    6. artikulua. Erabilera publikoko naturaguneak.

    7. artikulua. Seinalizazio eta informazio irisgarria.

  7. KAPITULUA.–Irisgarritasuna eraikuntzan.

    1. atala. Erabilera publikoko eraikinak.

    2. artikulua. Irisgarritasuna erabilera publikoko eraikinetan.

    3. artikulua. Eraikinetan sartzeko bideak.

    4. artikulua. Komunikazio horizontala eta bertikala.

    5. artikulua. Mugikortasun bertikala.

    6. artikulua. Komunak.

    7. artikulua. Espazioen erreserba.

    8. artikulua. Altzariak eta informazio elementuak.

    9. atala. Titulartasun pribatuko etxebizitza-eraikinak.

    10. artikulua. Irisgarritasuna titulartasun pribatuko etxebizitza-eraikinetan.

    11. atala. Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna.

    12. artikulua. Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna.

    13. atala. Desgaitasuna duten pertsonentzako etxebizitzak erreserbatzea.

    14. artikulua. Etxebizitza irisgarriak erreserbatzea.

    15. atala. Balio historiko-artistikoa duten eraikinak.

    16. artikulua. Balio historiko-artistikoa duten eraikinak.

  8. KAPITULUA.–Irisgarritasuna garraioan.

    1. artikulua. Irisgarritasun baldintzak errepideko garraio publikoan.

    2. artikulua. Garraiobideetan irisgarritasuna ezartzeko plana.

    3. artikulua. Ibilgailu automobiletarako aparkatxartela, mugikortasun urrituko desgaitasuna duten pertsonentzat.

    4. artikulua. Ekintza positiborako neurriak garraioan.

  9. KAPITULUA.–Irisgarritasuna herritarren eta Nafarroako administrazio publikoen arteko harremanetan.

    1. artikulua. Herritarren eta Nafarroako administrazio publikoen arteko harremanak.

    2. artikulua. Erregistroko eta herritarren arretarako laguntza bulegoetako langileen prestakuntza.

  10. KAPITULUA.–Irisgarritasuna komunikazioan, webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan.

    1. artikulua. Irisgarritasun-baldintzak komunikazioan.

    2. artikulua. Hedabide sozialak.

    3. artikulua. Irisgarritasuna Nafarroako sektore publikoko webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan.

  11. KAPITULUA.–Irisgarritasuna produktu eta zerbitzuetan.

    1. artikulua. Irisgarritasun baldintzak produktuetan.

    2. artikulua. Irisgarritasun baldintzak zerbitzu publikoetan.

  12. KAPITULUA.–Irisgarritasuna kultur, kirol eta aisialdi jardueretan.

    1. artikulua. Kultur, kirol eta aisialdi jardueretako irisgarritasun baldintzak.

  13. KAPITULUA.–Irisgarritasuna enpleguan.

    1. artikulua. Enplegua.

    2. artikulua. Enplegurako prestakuntza.

  14. KAPITULUA.–Irisgarritasuna hezkuntzan.

    1. artikulua. Hezkuntzarako eskubidea.

    2. artikulua. Unibertsitateko hezkuntzaren arloko neurriak.

    3. artikulua. Irisgarritasun unibertsalaren eta ororentzako diseinuaren arloko prestakuntza.

  15. KAPITULUA.–Irisgarritasuna Justizia Administrazioan.

    1. artikulua. Irisgarritasun baldintzak Justizia Administrazioan.

  16. TITULUA.–Irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako aukera-berdintasuna sustatzeko Kontseilua.

    1. artikulua. Irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako aukera-berdintasuna sustatzeko Kontseilua.

  17. TITULUA.–Arbitrajea eta bitartekaritza.

    1. artikulua. Arbitrajea.

    2. artikulua. Arbitraje sistema onartzea eta hari uko egitea.

    3. artikulua. Arbitraje prozedura.

    4. artikulua. Bitartekaritza.

  18. TITULUA.–Zehapen araubidea

    1. artikulua. Zehapen araubidea.

    LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Foru lege honetan xedatutakora egokitzeko jarduketa plana.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Toki entitateek egokitze plan integralak onestea.

    XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA.–Erregelamenduzko garapen indarduna.

    XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA.–Arauak indargabetzea.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.–Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzea.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.–Foru lege hau garatzeko gaikuntza.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.–Indarra hartzea.

    ATARIKOA

    I

    Desgaitasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren printzipioetako bat irisgarritasuna da; konbentzio hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2006ko abenduaren 13an onetsi zuen, Espainiako Estatuak 2007ko abenduaren 3an berretsi, eta 2008ko maiatzaren 3an hartu zuen indarra. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen ikuspegian eredu soziala finkatzea ekarri zuen Konbentzioak, eta, horrekin batera, desgaitasuna dutenak botere publikoek bermatu beharreko eskubideak dituzten pertsonatzat hartzea, eskubide horietaz benetan eta osotara baliatzeko aukera izan dezaten. Desgaitasunaren ikuspegi asistentziala behin betikoz alde batera uztea ekarri zuen, hortik aurrera gaiari giza eskubideetan oinarrituta heltzeko: desgaitasuna duten pertsonei eskubidedun subjektuen izaera integrala eman zien, eta ezarri haien eskaerei eta beharrei erantzun behar zaiela beste herritar guztien aukera berdinak izan ditzaten.

    Konbentzioaren Atarikoak garbi aitortzen du nolako garrantzia duen arlo hauetarako irisgarritasunak: ingurune fisiko, sozial, ekonomiko eta kulturala, osasuna, hezkuntza, informazioa eta komunikazioak. Izan ere, desgaitasuna duten pertsonek bizimodu beregaina izateko eta bizitzaren esparru guztietan aktiboki parte hartzeko, irisgarritasunik ez izatea traba da eskubide eta askatasun horietaz baliatzeko.

    Irisgarritasun unibertsala hau da, finean: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek zein objektuek, tresnek, bitartekoek eta gailuek bete behar duten baldintza, pertsona orok ulertu eta erabiltzeko modukoak izateko, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta autonomia eta naturaltasun handienaz betiere. Printzipio horrek “diseinu unibertsalaren edo pertsona ororentzako diseinuaren” estrategia du abiapuntu, eta ulertzen da hori ez dela eragozpen izanen egin beharreko arrazoizko egokitzapenetarako.

    2010eko martxoaren 25ean, Nafarroako Parlamentuak aho batez onetsi zuen Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legea. Lege horrek oztopo arkitektonikoen ezabaketaren kontzeptu klasikoa gainditu, eta eredu berri baten alde egin zuen, xede honekin: pertsonen garapen erabatekoa eta librea bermatzea, bai eta irisgarritasuna ere pertsona ororentzat, ingurune fisikoan, komunikazioan eta zerbitzuetan, bereziki irisgarritasun behar handiagoak dituztenentzat, hala nola desgaitasunak dituztenentzat, zaharrentzat edo aldi baterako bada ere ingurunearekin harremana izateko zailtasunak dituztenentzat.

    5/2010 Foru Legeak indarra hartu ondoren, Espainiako Estatuak abuztuaren 1eko 26/2011 Legea aldarrikatu zuen, araudi-egokitzapena egitekoa Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora; lege horren azken xedapenetako bigarrenak testu bategin bat egiteko agindu zuen, bertan lege hauek erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko: apirilaren 7ko 13/1982 Legea, Desgaitasuna duten Pertsonen Gizarteratzeari buruzkoa; abenduaren 2ko 51/2003 Legea, Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna, diskriminazio eza eta irisgarritasun unibertsala lortzekoa; eta abenduaren 26ko 49/2007 Legea, Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren alorreko arau-hausteen eta zigorren araubidea ezartzen duena. Lege horiek bateratzeko lanaren erreferentea Nazioarteko Konbentzioa izan zen, eta emaitza, berriz, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena, aipatutako hiru legeak berariaz indargabetzen dituena eta hura argitaratu arte egondako arau-sakabanaketari konponbidea ematen diona.

    Testu bateginaren arabera, irisgarritasun unibertsala bitarteko bat da, desgaitasuna duten pertsonek bizimodu beregaina eta bizitzaren esparru guztietan parte hartzeko duten eskubidea egiaz gauzatzeko; horrez gain, botere publikoek hura bermatzeko behar diren neurriak hartu behar dituzte.

    Bestetik, Nazio Batuen Konbentzioaren helburuak betetze aldera, Europar Batasunak Desgaitasunari buruzko Europako Estrategia (2010-2020) landu zuen, helburu honekin hain zuzen: desgaitasuna duten pertsona guztiek modua izan dezatela beren eskubideez baliatzeko eta Europako ekonomian eta gizartean parte hartzearen onura guztiak jasotzeko. Estrategiak lehentasunezko zortzi jarduera-eremu zehazten ditu, eta horietako lehena da ondasun eta zerbitzuetarako –bereziki, publikoak direnetarako– irisgarritasuna, eta desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko bitartekoen erabilera; berariaz aitortzen du ingurunearen irisgarritasunak aukerak eskaintzen dituela desgaitasuna duten pertsonen trebetasunak eta autonomia hobetzeko, baldintza egokiez hornitzen dituelako lanpostuak, ikastetxeak, establezimenduak, saltokiak, kulturguneak, garraioak, produktuak eta zerbitzuak.

    Europako 2010-2020 Estrategiak halaber adierazten du komeni dela irisgarritasuna arautzea komunikazioaren eta informazioaren...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA