12/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, abuztuaren 7ko 31/2017 Foru Aginduaren bidez deitutako irrati-lehiaketa ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak abuztuaren 7an emandako 31/2017 Foru Aginduaren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren hiru lizentzia (bat Iruñean eta bi Auritzen) emateko lehiaketa onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, baietsi egin zen foru agindu horren aurka Eusko Media SL-k aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, eta Iruñerako aurreikusitako lizentzia kendu egin zen lehiaketa horretatik; hortaz, lehiaketaren xedea Aurizko bi irrati-lizentzietara mugatua gelditu zen (93.2 FM eta 97.9 FM frekuentziak).

Lehiaketara lau irrati-proposamen aurkeztu ziren behar den epean eta moduan; honako pertsona fisiko eta juridikoek aurkeztu zituzten:

–Logondi Comunicación SL.

–Producciones 948 SL.

–Asociación Cultural Radio Adventista Castilla y León.

–Iokin Erviti Garza.

2017ko abenduaren 18an, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak abuztuaren 7an emandako 31/2017 Foru Aginduan izendatutako balorazio mahaiak lau proposamenak onartu zituen, lehiaketaren 10. oinarrian ezarritako dokumentazio administratiboa aurkeztu zutela egiaztatu ondoren. Jarraian, garaiz eta deialdiko 16. oinarrian aurreikusitako bitartekoen bidez deitutako jendaurreko ekitaldi batean, egiaztatu zen bazegoela eskaintza teknikoa aurkeztutako lau proposamenetan.

Balorazio mahaiak 2018ko martxoaren 27an egindako bilkuran, puntuatu egin zen, lehiaketako 14.1. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera, proposamen horien irrati-programazioa, honela (guztira 70 puntu dira): Logondi Comunicación SL, 45 puntu; Producciones 948 SL, 40 puntu; Iokin Erviti Garza, 40 puntu; eta Asociación Cultural Radio Adventista Castilla y León, 30,36 puntu.

Lehiaketako 14. oinarriak ezartzen duenez prozeduratik kanpo geldituko direla irrati-programazioaren balorazioan 45 puntu baino gehiago lortzen ez dituzten eskaintzak eta haien gainean ezin izanen dela esleipen proposamenik egin, balorazio mahaiak, 17. oinarriarekin bat, ebazpen proposamena igorri zuen 2018ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR