12/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena, gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko 2017. urtean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikitako Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua da eskumen hauek bere gain dituen erakunde autonomoa: gazteria, gazteentzako zerbitzuak eta jarduerak sustatzea prebentzioaren, informazioaren, prestakuntzaren eta mugikortasunaren arloan, bai eta Nafarroako gazteen eskaerei erantzuten dizkieten beste arloetan ere.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 7. artikuluak “Toki entitateen eskumenak” jorratzen ditu. Zehazkiago, 7.2 artikuluak honako hau dio: “Nafarroako Foru Komunitateko gazteen aukera berdintasuna lortzen laguntzeko xedez, gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak laguntza eta aholkuak emanen dizkie Nafarroako toki entitateei gazteriaren arloko politikak sustatzeko lanean, honako alderdi hauetan zehazki: gazteriaren arloko tokiko planak prestatzea, gazteentzako instalazioak sustatzea, gazteentzako zerbitzu eta jarduerak garatzea prebentzioaren arloan, informazioa, prestakuntza eta mugikortasuna, bai eta gazteen eskaerei erantzuten dieten beste arlo batzuk ere.”

Nafarroako toki entitateentzako laguntza hori gauzatzeko, Gazteriaren Legean aurreikusirik baitago, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bidezkotzat jotzen du foru agindu berri bat onestea toki entitateei 2017an eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak jarritako helburuak betetzearren, beharrezkotzat jotzen da, halaber, Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdia norgehiagokako araubidearen bitartez tramitatzea.

Deialdi honen xedea toki entitate horiei laguntzea da, Nafarroako gazteek bizitza sozialean parte-hartze aktibo hobea izan dezaten entitate horiek gazteentzat 2017ko deialdiak hartzen duen epean gauzatzen dituzten programek eragindako gastuak zati batean finantzatuz.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak txosten bat aurkeztu du, non baloratzen baita toki entitateentzako laguntzek duten garrantzia herriko gazteen parte-hartzea gizartean ahalbidetzeko, horretarako gazteria planak eta diagnostikoak eginez eta gazteentzako programak aurrera eramanez.

Hortaz, bidezko da foru agindu bat onestea, gazteentzako programak egiten dituzten toki entitateentzako diru-laguntzen araubidea ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2017. urtean gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko toki entitateei emateko diru-laguntzen deialdia onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean azaltzen dira.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 230.000,00 (berrehun eta hogeita hamar mila) euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretan “Toki entitateek gazteentzako programak egiteko diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4609-232103 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta 1. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskin eta inprimakiak http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Juventud/ web-orrian eskuratzen ahalko dira.

  4. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea.

    Iruñean, 2017ko otsailaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Oinarriak

  5. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako toki entitateei gazteria arloko tokiko politika publikoak bultzatu eta babesteko emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea. Diru-laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira.

    Hona hemen zertan datzan deialdi honen onura publikoa: Nafarroako tokiko entitateei laguntza emanen zaie gazteentzako neurriak gauzatzeko, gazteen garapen pertsonala helburu, eta udalerrian gazteen parte-hartzea sustatzeko, betiere aukera berdintasuneko baldintzetan Nafarroako Foru Komunitate osorako.

    Arau orokor gisa, deialdi honetan diru-laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean arauturik egon eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako toki entitateek.

  6. Helburua.

    Deialdi honetako diru-laguntzen xedea da Nafarroako toki entitateei gastu hauen zati bat finantzatzea:

    1. Tokiko Gazteria Plana, aurretiazko diagnostikoak eta 2018. urteko programazioa prestatzea.

    2. Nafarroako gazteek, hamalau urtetik hogeita hamar urtera bitartekoek, bizitza sozialean duten parte-hartze aktiboa hobetzeko helburua duten gazteentzako jardueren programak/proiektuak gauzatzea. Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 2. artikulua betez.

    Proiektuak 2017ko urtarrilaren 1etik urriaren 20ra bitarte gauzatu beharko dira.

  7. Aurrekontuko kreditua.

    Deialdi honetarako aurrekontua 230.000,00 eurokoa da osotara, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Toki entitateek gazteentzako programak egiteko diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4609-232103 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  8. Entitate onuradunen betebeharrak.

    Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

    –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera eratuak izatea.

    –Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteak izatea.

    –Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik bat ere ez urratzea.

  9. Tokiko Gazteria Plana, aurretiazko diagnostikoak eta 2018. urteko programazioa prestatzeko diru-laguntza.

    5.1. Atal honen xedea da diru-laguntza emateko oinarriak ezartzea Tokiko Gazteria Plana egiteko, bai eta gazteriaren diagnostikoak ere, planaren aurretik halakorik egiten bada, eta gazteentzako jarduerak programatzeko 2018. urterako.

    Toki entitateek laguntza ekonomikoa eskatzen ahalko dute tokiko gazteria planak, aurretiazko diagnostikoak eta 2018. urteko jarduera programak egiteko kanpoko kontratazioak sortzen dituen gastuetarako. Kontratazioak 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko urriaren 20ra egina izan beharko du.

    Tokiko Gazteria Plana deitzen zaio udalerrian proposaturiko gazteria arloko politikak gauzatu daitezen epe jakin batean beharrezkoak izanen diren gidalerro, neurri, ekintza eta baliabideak modu estrategikoan biltzen dituen agiriari.

    Diagnostikoa deitzen zaio aldez aurretik egiten den eta beharrezkoa den azterketari, gazteria arloko eskaera eta beharrei buruzko datuak eta informazioa jasotzen dituenari, gerora Tokiko Gazteria Plana egiteko.

    Urteko programazioa deitzen zaio herri batean gazteria arloan urtebetean egin beharreko jarduera planifikatuen multzoari.

    5.2. Tokiko Gazteria Plana edo aurretiazko diagnostikoa egiteko laguntza eskatzen ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateek:

    1. Udala bada, 3.000 biztanle edo gehiago izatea, eta oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea bada, 5.000 biztanle baino gehiago biltzea, 2017ko urtarrilaren 1eko populazio datuen arabera.

    2. Egitura organikoan Gazteriaren Zinegotzigoa izatea, eta aurrekontuan arlo horretarako kontu-sail edo diru-izendapena izatea.

      Bestalde, 2018rako jardueren urteko programazioa prestatzeko laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako toki entitate guztiek.

      5.3. Tokiko Gazteria Plana, aurretiazko diagnostikoak eta urteko programazioa diruz laguntzeko betekizunak.

    3. Tokiko Gazteria Planaren azken agiriak informazio hau edukiko du gutxienez: udalerriko gazteriaren egoeraren diagnostikoa eta jarduketen plangintza hiru urterako, gutxienez. Plangintza horrek barnean bilduko ditu helburuak, ildo estrategikoak, eremuak, ekintzak, haien aplikaziorako aurrekontu ekonomikoa, ebaluazioa eta adierazleak eremuz eremu.

      Tokiko Gazteria Plan horretan gazteek parte hartuko dute.

    4. Tokiko Gazteria Planaren aurretik eginen diren gazteriaren diagnostikoek informazio hauek bilduko dituzte gutxienez: helburuak, metodologia, azterketa soziodemografikoa, gazteen eskari eta beharren identifikazioa, gazteek udalerrian duten parte-hartzea, politiken balorazioa eta egokitzapena, egungo zerbitzu eta programak, eta jarduketa ildoen definizioa.

    5. 2018. urterako programazioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR