12/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du ezen osasun laguntzako zerbitzuen, atalen eta unitateen egitura Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu ondoren.

Foru dekretu horren 25. artikuluak Kudeaketa Zuzendaritzaren egitura arautzen du, eta kudeaketa organo zentralak eta kudeaketa organo periferikoak bereizten ditu. Organo zentralak dira Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza, Profesionalen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Araubide Juridikoaren Zerbitzua eta Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua.

Orain bidezkoa da aipatu erakunde autonomoaren Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura onestea osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen osasun laguntzaz kanpoko egitura atal eta unitateen mailan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako eta organo zentraletako zuzendaritzen eta zerbitzuen egitura, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan, honako hau da:

Bat.–Kudeaketa Zuzendaritza.

  1. Kudeaketa Zuzendaritzak atal hau du bere egituran: Berrikuntza eta Antolaketa Atala.

  2. Berrikuntza eta Antolaketa Atalaren eginkizunak.

    Berrikuntza eta Antolaketa Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Lan antolaketari, prozedurei eta metodoei buruzko diagnostikoak egitea.

    2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan unitate organikoak (laguntzakoak eta laguntzaz kanpokoak) sortu, kendu eta/edo aldatzeko proposamenak aztertzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuen aginduzko parte-hartzea.

    3. Giza baliabideak/lan karga erlazioa aztertzea, eta unitate organiko eta laguntza unitate bakoitzarentzat egokien den erlazioa zehaztea.

    4. Barne-auditoriak egitea, proposatzen diren antolaketa neurriak zuzendaritza eta zerbitzuetan noraino ezarri diren egiaztatzeko.

    5. Prozesuen kudeaketarako adierazle-sistemak sustatu eta ezartzea, kontrol, jarduera, sinplifikazio edo automatizazio maila hobetu ahal izateko, eta hobetzeko irizpide, prozedura eta proposamenak proposatzea.

    6. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan informazio sistema korporatiboen garapena sustatu eta koordinatzea, eta prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.

    7. Berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

    8. Aurrekoekin loturik zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkion beste edozein.

    Bi.–Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza.

  3. Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren egitura.

    Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuak atal eta unitate hauek ditu:

    1. Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atala.

    2. Herritarren eta Erien Arretarako Unitatea.

    3. Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitatea.

  4. Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalaren eginkizunak.

    Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Nafarroako Foru Komunitatean osasun laguntza publikorako eskubidea aitortzeko behar diren prozesuak kudeatzea, eri guztiek Nafarroan osasun laguntza publikoa jasotzen dutela bermatzeko.

    2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko populazioaren datu base babestua etengabe eguneratuta edukitzea.

    3. Herritar bakoitzari dagozkion estaldura mailari, profesionalei eta/edo erreferentzia zerbitzuei, mediku orokorrari eta pediatrari buruzko informazioa kudeatzea eta etengabe eguneratuta edukitzea.

    4. Informazioa etengabe eguneratuta edukitzea eta Osasun Sistema Nazionaleko datu basearekin kudeatzea, herritar bakoitzak Estatuko lurraldean duen osasun laguntza publikoko estaldura mailari dagokionez.

    5. Osasun zentroekin informazioa trukatzeko beharrezkoak diren prozesuak kudeatzea, bai oinarrizko osasun laguntzaren esparruan bai laguntza espezializatuarenean.

    6. Populazioari buruzko datuak ustiatzea azterlan sistematizatuak eginez edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko beste unitate batzuek eskaturik, kudeaketarako beharrezkoak direnean.

    7. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik kanpoko beste erakunde batzuekin komunikazioa izan eta haiekin informazioa trukatzeko aplikazioak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

    8. Erabiltzaileen kontrola egin, profilak diseinatu eta baimenak kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun arloko datu basean sarbidea izateko.

    9. Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  5. Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalaren egitura: Populazio Datuen Unitatea.

    Populazio Datuen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa lanetan laguntza ematea osasun laguntza publikorako eskubidea aitortzeko eta datu baseak mantentzeko.

    2. Laguntza ematea populazioari buruzko datuak aztertzen, azterlan sistematizatuak eginez edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko beste unitate batzuek eskaturik, kudeaketarako beharrezkoak direnean.

    3. Erabiltzaileen kontrola egin, profilak diseinatu eta baimenak kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun arloko datu basean sarbidea izateko.

    4. Aurrekoekin loturik Norbanakoaren Osasun Txartelaren Atalak agintzen dizkion beste edozein.

  6. Herritarren eta Erien Arretarako Unitatearen eginkizunak.

    Herritarren eta Erien Arretarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Erien eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea, eta osasun laguntzaren arloko kezkak eta beharrak jasotzea.

    2. Herritarrek osasun zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa lortzeko bidea hobetzea, eta herritarren arretarako arauak, tramiteak eta administrazio prozedurak mantentzea.

    3. Erabiltzaileen erreklamazio, kexa eta oharrei erantzutea, eta kasuan kasuko zerbitzuen arduradunekin batera kudeatzea.

    4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eriaren arretarako unitate guztien arteko harremana, komunikazioa eta sostengua sustatzea.

    5. Erien arretarako unitate eta guneen funtzionamendurako prozedurak ezartzea, bai oinarrizko osasun laguntzan bai laguntza espezializatuan.

    6. Profesionalak prestatzen laguntzen duten prestakuntza programak sustatzea, eriari ematen zaion arreta hobetzeko xedez.

    7. Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  7. Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitatearen eginkizunak.

    Herritarren eta Erien Partaidetzarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Herritarren eta erien bizipenak eta gogobetetzea ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak proposatzea.

    2. Herritarren eta erien parte-hartzea sustatzea osasun zerbitzuen arretan antolaketa aldatzeko eta berrikuntzarako proiektuak diseinatzen, Osasun Departamentuarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean.

    3. Eriari ematen zaion informazioa hobetzeko programa bat garatzen eta ezartzen parte hartzea, Osasun Departamentuarekin eta Lan Osasunaren eta Osasun Publikoaren Institutuarekin elkarlanean.

    4. Osasuneko Karpeta Pertsonala garatzea eta komunikaziorako teknologia eta bide berrien erabilera bultzatzea osasun zerbitzuen eta herritarraren eta erien arteko harremanetan eta haiek jasotzean.

    5. Zentro bakoitzean eriaren arretarako jardunbide egokiak ezartzea, eta gainerakoan ere horiek ezartzen laguntzea.

    6. Aurrekoekin loturik Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  8. Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren egitura.

    Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

    1. Arreta Soziosanitarioaren Atala.

    2. Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atala.

    3. Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atala.

    4. Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Atala.

  9. Arreta Soziosanitarioaren Atalaren eginkizunak.

    Arreta Soziosanitarioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Laguntza soziosanitarioaren plangintza operatiboa bere gain hartzea.

    2. Laguntza soziosanitarioaren ezarpena bere gain hartzea.

    3. Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  10. Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atalaren eginkizunak.

    Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kronikoen estrategiaren plangintza operatiboa bere gain hartzea.

    2. Kronikoen estrategiaren ezarpena bere gain hartzea.

    3. Nafarroako Osasun Planean ezarritako beste estrategia eta programa batzuen ezarpena koordinatzea.

    4. Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  11. Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atalaren eginkizunak.

    Osasun Laguntza Integratzeko Prozesuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Maila, zentro, eta zerbitzu sanitarioen sare osoan laguntza integratu eta eraginkorra bermatzeko behar diren prozedurak ezartzea.

    2. Osasun laguntzaren maila desberdinen arteko koordinazioa bultzatzea.

    3. Klinikoen arteko komunikaziorako modu eta bide berriak garatzea.

    4. Historia kliniko bakarraren ereduaren definizio funtzionala bere gain hartzea.

    5. Plangintza operatiboa egitea, eta bertaratu beharrik gabeko kontsultak, erresoluzio handiko zirkuituak eta osasun laguntzako beste modalitate batzuk bultzatzea.

    6. Aurrekoekin loturik Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

  12. Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Atalaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR