12/2015 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez 2014. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean estatistika argitaratu beharrari buruz Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2014an nekazaritzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketa portzentajeen inguruan.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketak erabili ohi dira urte anitzeko errentamenduen prezioa eguneratzeko urtero nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko aprobetxamenduetan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2014an Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2005).

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

2014. URTEAN NAFARROAKO NEKAZARIEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK ALDAKETAK PORTZENTAJEAN

ZEREALAK -8,55
LEKADUNAK -14,63
PATATA -19,34
LABORE INDUSTRIALAK -17,25
BAZKA LABOREAK -21,49
F
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR