118/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasuneko kontseilariaren esku uzten baita gora jotzeko errekurtsoen ebazpena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen langileria arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtsoak ebaztea, kontseilaria baino maila baxuagoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edozein organok arlo horren gainean emandako egintzei dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121.1 artikuluari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat. Esleipen bera egiten du otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren g) apartatuak (dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehaztu ziren), bai eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 110. artikuluak ere (dekretu horren bidez, erakunde autonomo horren estatutuak onetsi ziren).

Hala ere, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretu horren 9.h) artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokio, erakunde autonomo horri atxikiriko langileei dagokienez, langleria arloan jarritako gora jotzeko errekurtsoak tramitatzea.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege horren 6.2.j) artikuluan xedaturikoaren arabera, administrazio prozeduren arrazionalizazioak eta arintasunak gidatuko dituzte Foru Administrazio Publikoaren jarduketa eta funtzionamendua. Eskuratutako esperientziaren arabera, artikulu hori betetzeko, lagungarria da Osasuneko kontseilariaren esku uztea gora jotzeko errekurtsoen ebazpena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen langileria arloan; izan ere, erakunde autonomo hori Osasun Departamentuari atxikita dago (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 2. artikulua), eta Osasuneko kontseilariak esleiturik du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari lotutako gora jotzeko errekurtso guztien ebazpena (martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 artikulua eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 110.1 artikulua).

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela. Bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluak ezartzen du organoen berezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR