117/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikitako langileen egiturazko orduak arautzen dituen uztailaren 27ko 51/2016 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak, zuzenean Barne Zuzendaritza Nagusiaren menpe dagoen zerbitzuak, du Nafarroako larrialdiei erantzuteko sistemaren ardura. Zerbitzu integrala da eta gure erkidegoaren geografia osora hedatzen da.

Administrazio publikoek beren lurraldean gertatzen den edozein larrialdiri ematen dioten erantzunak balio du gizarte moderno baten ongizatea zenbaterainokoa den neurtzeko. Nafarroako Foru Komunitatea baliabide publikoez hornitu da gure lurraldean gertatzen diren larrialdi gehienei erantzun egokia emateko. Dena dela, larrialdi zerbitzuen arduradunek eta kudeatzaile publikoek jarraitu beharreko premisetako bat da erantzuteko tresna horiek etengabe hobetzea, horretarako formulak bilatuz, hain zuzen ere arinago jarduteko, hobekuntzak egiteko eta baliabide publikoak modu ezin hobean arrazionaliza daitezen bermatzeko.

Ongi jakina da Nafarroako Suhiltzaileen operatiboan zerbitzuak ematen dituzten langile guztiak funtzionarioak direla (kanpainako peoien eta gidarien laguntza dute zeregin lagungarrietan aritzeko); hortaz, langile horiek, beste inork ez, bete behar dute edozein gorabehera. Berezitasun horrek eta ordutegi sistema berezitua izateak zaildu egiten dute egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez lan egiten duen zerbitzu baten egutegiak eta txandak kudeatzea.

Adierazitakoaren ondorioz, eta Zerbitzuko langileen kopuru urria handitzeko beste neurri batzuez gain, 2016an 354 langilerekin ezinezkoa baitzen parke bakoitzeko langileen gutxienekora iristea, beharrezkotzat jo zen kudeaketa sistema malguago bat antolatzea, bermatuak izan zitezen parke bakoitzerako ezarrita ziren segurtasunaren gutxienekoak, plantilla nahikoa ez denean gutxieneko horietara iristeko. Horretarako, uztailaren 27ko 51/2016 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikitako langileen egiturazko orduak arautu ziren. Arau hori 2016ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abuztuaren 5ean, eta haren indarraldia argitalpen horren biharamunetik hasita 2017ko abenduaren 31ra artekoa da.

Uztailaren 27ko 51/2006 Foru Dekretua onetsi zen garaian, plantilla organikoan 354 langile zeuden suhiltzaile eta kaboak batuta, eta aurreikusia zegoen 30 suhiltzailerekin osatutako promozio berri bat sartuko zela; hori hala gertatu da 2017ko lehenengo seihilekoan. Igarotako denboran izan diren jubilazioekin ordea, une honetako plantilla 372 langilek osatzen dute; Foru Dekretua onetsi zenean zeuden 354 langileak baino...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR