116E/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Martzillako Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa “El Campillo” industrialdea handitzeko eremuan. Martzillako Udalak sustaturik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

  1. Behin betiko onestea, jarraian adierazitako baldintzekin, Martzillako Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa, Martzillako Udalak sustatutakoa, “El Campillo” industrialdea handitzeko eremuan, Martzillan:

    –Aldaketaren ingurumen-agiri estrategikoaren 7. eta 9. kapituluetan ingurumena babesteko jaso diren irizpideei jarraituko zaie, eta horiek hirigintza proiektuan aplikatuko dira; horretarako, besteak beste, neurri hauek hartuko dira:

    Lurzoruaren inpermeabilizazio nabarmena eta isurketen areagotzea gutxitzeko, hiriko drainatze jasangarriak eginen dira; horretarako, zanga-iragazki batzuk ezarriko dira (landarez estalitako azalerak) aparkalekuen artean eta putzu-iragazkiak jarriko dira luzartia inguratzen duten hesien luzeran. Horrez gain, kanpoko azalera zolatuetan zoru iragazkorra jarriko da. Industria eremua eta udalerria errazago lotzeko, gaur egun poligonoan dagoen espaloia luzatuko da (2 metroko zabalerarekin) hirigunearen muturreraino (NA-6630 errepidearen inguruan). Mugikortasun jasangarria sustatzeko eta, bereziki bizikletena, bizikletak aparkatzeko tokiak gordeko dira lurzatiaren barnean. Zuhaitzak landatuko dira hirigunea ukitzen duen berdegunean. –Mugikortasun jasangarriari buruzko plan bat prestatuko da eta bertan jasoko zer neurri hartuko dituen enpresak haren langileen mugikortasun jasangarria sustatzeko lantokira egiten dituzten joan-etorrietan, bai eta langileek garraiobide kolektiboa, auto partekatuak, ibilgailu elektrikoak edo bizikletak erabil ditzaten hartuko dituenak ere.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR