116/2018 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 153/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen S-91 eredua, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen S-91 eredua, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluan zegoen arauturik ordainketa zatikatu hori. Sozietaten gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Lege berria onetsita eta aurrekoa indargabetuta, beharrezkoa da edukiaren aipamen batzuk egokitzea foru lege berrira.

Halaber, kontuan harturik ezen Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioetan sozietateen gaineko zergaren ordainketa zatikatua arautzeko modu berri bat ezarri dela, beharrezkoa da 153/2009 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra aldatzea, argitzeko S-91 eredua gaitu dela, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioetako araudia aplikatzen dutenek Nafarroako Foru Komunitatean egin dezaten ordainketa zatikatuen aitorpena eta diru-sarrera.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 153/2009 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez S-91 eredua onetsi zen, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako.

Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren manu hauek honela idatzita geldituko dira:

Bat.–1.3. artikulua.

“3. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatua egiteko bigarren aukerabidea hartuz gero, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera, berariaz adierazi beharko dute S-91 ereduaren aitorpenean, foru agindu honen 3.1 artikuluan ezartzen den epearen barrenean.”

Bi.–2. artikulua.

“2. artikulua. Aitortu beharra.

Aitorpena S-91 ereduaren arabera egitera behartuta daudenak hauek dira: sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, 26/2016 Foru Legearen 10. artikuluan aipatzen direnak, Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak ere, Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, betiere zerga horien ordainketa zatikatuak egin behar baldin badituzte 26/2016 Foru Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, 26/2016 Foru Legearen 68.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, S-91 ereduaren autolikidazioa aurkeztu beharretik salbuetsita daude foru lege horren 68.1 artikuluan araututako bi modalitateetatik lehenbizikoa aplikatu ondoren 100 eurotik beherako ordainketa zatikatua egin behar duten subjektu pasiboak.”

Hiru.–Xedapen gehigarri bakarra.

“Xedapen gehigarri bakarra.

Baimena ematen da, orobat, araubide erkideko araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei edo Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioen foru araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek S-91 eredua erabil dezaten ordainketa zatikatuen aitorpena eta diru-sarrera Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituztenean.”

Laugarrena.–Eranskina. Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta horren partez foru agindu honen eranskina erabiliko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko irailaren 13an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINAS-91 ereduaren arabera bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategietako erregistroen diseinuak0 MOTAKO ERREGISTROA: AURKEZLEA
IDAZGUNEAK MOTA EREMUEN DESKRIPZIOA
1 Zenbakizkoa Erregistro mota
Konstantea: ‘0’ (zero).
2-4 Alfazenbakizkoa Aurkezteko eredua. ‘S91’ konstantea.
5-8 Zenbakizkoa Ekitaldia.
Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.
9-17 Alfazenbakizkoa Aurkezlearen IFZ.
Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR