116/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2018ko programa. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago jasota.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen ikuskapenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztietan ingurumen arloko ikuskapen plan bat egonen dela, nazionala, eskualdekoa edo herri mailakoa, eta bermatuko dute, orobat, plan hori behar denean berraztertu eta eguneratuko dela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira 5/2013 Legearen bidez, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei (KPKI) buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatu baitzuen (hura indarrik gabe utzi zuen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Dekretu Legeak), eta, zehatzago, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez.

Orobat, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio industria jardueren ikuskapenaren eskumena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen bezala.

Ingurumena ikuskatzeko programan beharrezko informazioa biltzen da horren barreneko eta lehenetsitako ingurumeneko ikuskapenak egiteko, baita hura gauzatzeko beharrezko baliabideak ezartzeko ere.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2018ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

1.–SARRERA.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumen esparrua.

1.3. Giza baliabideak.

1.4. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.

3.–PROGRAMAREN HELBURUAK.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. 2018ko berariazko helburuak eta proiektuak.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

3.2.4. Hondakin uren isurketen laginketa eta neurketa.

3.2.5. Atmosferarako emisioen laginketa.

3.2.6. Programatu gabeko ikuskapenak.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.

3.2.8. Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.

3.2.9. Laburpen orokorra.

4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2017ko PROGRAMA BERRAZTERTZEA.

4.1. Programaren berrazterketa orokorra.

4.2. 2017ko Ikuskapen Programan identifikatutako ingurumen arazo orokorrak berraztertzea.

  1. ERANSKINA.–Aplikatu beharreko araudia.

    1. Legedi orokorra.

    2. Atmosfera.

    3. Hondakinak.

    4. Hondakin urak.

    5. Zaratak eta bibrazioak.

    6. Lurzoru kutsatuak.

    7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

  2. ERANSKINA.–Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

  3. ERANSKINA. –Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzearen arriskuak ebaluatzeko metodologia.

    ERANSKINA

    1.–SARRERA

    1.1.–Aurrekariak eta lege esparrua.

    Ingurumen Departamentua joan den mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoko ingurumenaren kalitatea hobetzeko. Horrela, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.

    Hastapenean, ikuskapena egiteko, partikularren salaketa behar zen, edo ustekabeko egoera bat, edo instalazioen azterketa bat jarduteko lizentzien tramitazioa prozesuan. Arlo horretan, programatutako ikuskapenek portzentaje txiki bat osatzen zuten departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.

    Gai honi buruzko Europako araudia eta dokumentazioa argitaratu ondoan, ikuspegia zabaldu da, planteamendu estrategikoak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, hartan erabili dira baliabideak.

    Helburu horri helduta, Ingurumena Ikuskatzeko Atala sortu zen 2003an, eta 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak prestatu dira, funtsezkoak direnak industria jardueretan ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan. Ingurumena Ikuskatzeko Atala, gaur egun, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala deitzen da, eta horren barnean dagoen Kalitate Kontrolaren Bulegoak egiten ditu aipatutako programak

    Programa horiek sortzeko, Impel sarearen ekimenez Europar Batasunak ingurumeneko ikuskapenetarako ezarritako irizpideei jarraitzen zaie. Hala, estatu kideek irizpide berdintsuak erabiltzen dituzte ikuskapenarekin, plangintzarekin eta ikuskapenen ebaluazioarekin zerikusia duten alderdietan. Halaber, Departamentua REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea da.

    Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

    Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo herri-mailakoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, egokia denean, eguneratuko dela.

    2007ko urtarrilean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, eta harrezkero Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

    Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak). Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela 44. artikuluak zehazten da zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.

    Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko neurriak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

    Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2018ko programa prestatzean, hortaz, 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoa bete da. Tresna horretan oinarrituta, ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta aurreko urteetako planen jarraipena ere bai.

    Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi baimenduen txostenak, salaketak...).

    Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:

    –Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.

    –Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.

    –Isurketak bilgailuetara eta ubideetara.

    –Atmosferara emisioak, konfinatuak eta difusoak, usainak barne.

    –Zarata.

    –Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

    Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 16/2002 Legea ezartzearen (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak indargabetua) eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “nork kutsatu, hark ordaindu” printzipioari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR