116/2017 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Autobideak SAk sinatutako hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena, Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko emakida kontratuaren 7.4 klausula bere helburu jakinerako garatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2017ko abuztuaren 23an egin bilkuran, onetsi zuen Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena –Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko emakida kontratuaren 7.4 klausula bere helburu jakinerako garatzen duena– eta hura sinatzeko behar zena xedatu zuen. Hitzarmena irailaren 1ean sinatu zen.

Behin sinatuta, bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta beharrezko ondorioak izan ditzan.

Azaldutakoagatik,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmenaren testua, Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko emakida kontratuaren 7.4 klausula bere helburu jakinerako garatzen duena. Hitzarmenaren testua foru agindu honen eranskinean dator.

Iruñean, 2017ko irailaren 27an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

HITZARMENA, NAFARROAKO GOBERNUAREN ETA NAFARROAKO AUTOBIDEAK SA-REN ARTEKOA, NAFARROAKO AUTOBIDEAREN LEHENENGO FASEA ERAIKI, KONTSERBATU ETA USTIATZEKO EMAKIDA KONTRATUAREN 7.4 KLAUSULA BERE HELBURU JAKINERAKO GARATZEN DUENA

Iruñean, 2017ko irailaren 1ean.

BILDURIK:

Alde batetik, Mikel Aranburu Urtasun jauna, Nafarroako Gobernuaren izenean eta hura ordezkatuz, horretarako ahalmena eman baitzitzaion Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 23an hartutako Erabakiaren bitartez.

Bestetik, Victor Torres Ruiz jauna, Nafarroako Autobideak SAko Administrazio Kontseiluak horretarako ahalmena eman baitzion 2017ko ekainaren 27an hartutako erabakiaren bitartez.

Bi alderdiek hitzartzeko eta elkar behartzeko ahalmena onartu diote elkarri, eta honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

I.–Nafarroako Foru Diputazioak eta Nafarroako Autobideak SAk (aurrerantzean AUDENASA) 1973ko abuztuaren 10ean egindako eskritura publikoaren bidez formalizatu zuten haien arteko emakida kontratua, Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko.

II.–Emakida horren ondoren, hainbat aldaketa egin dira Nafarroako Foru Komunitatea eta AUDENASAren arteko kontratuan eta hainbat hitzarmen sinatu dira. Horien bidez, egokituz joan dira kontratuaren zenbait klausula unean-uneko errealitatera eta AP-15 autobidera ere, erabateko funtzionaltasuna izan dezan Nafarroako errepide sareko edukiera handiko errepide gisa. Dena den, hasiera bateko emakida kontratuaren izaera eta oinarrizko baldintzak bere osotasunean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR