113/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak sortu eta arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko ikasketen sari bereziak, Nafarroan, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 11ko 631/2002 Foru Aginduaren bidez sortu ziren. Sari horiek uztailaren 1eko ECD/1696/2002 Ministro-Aginduan agertzen diren goi mailako heziketa zikloen sari berezien esparru berean daude.

Lehenago, Hezkuntzako kontseilariak emandako 29/2013 Foru Aginduak, martxoaren 4koak, arautzen zituen arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak. Foru agindu horrek gure komunitatera ekartzen zituen uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduaren oinarrizko alderdiak. Agindu horren bidez sortu eta arautu ziren goi mailako Lanbide Heziketako Sari Nazionalak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri zirenak, eta gainera, hezkuntza administrazioei aukera eman zien goi mailako lanbide heziketako sari berezietarako deialdiak egin eta sariok emateko, nork bere eskumen esparruaren barruan.

Uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta Arte Ikasketa Profesionaletako ikasleei Musikaren, Dantzaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloetan errendimendu akademikoa aitortzeko ematen zaizkien sari nazionalak sortzen eta arautzen dituenak, martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduak ezartzen duenari eragiten dioten neurriak ezartzen ditu. Hori dela-eta, beharrezkoa da beste foru agindu bat egitea, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak arautzeko Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Horregatik, beharrezkoa da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan sortu eta arautzen dituen beste foru agindu bat egitea.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Izan ere, foru agindu honen helburua da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarriak, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan sortu eta arautzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Sorrera.

  2. Honen bidez sortu egiten dira Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarriak.

  3. Sari berezi hauen helburua da arte plastikoak eta diseinua ikasten ari diren erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleen ahalegina eta errendimendu akademikoa aitortzea.

  4. artikulua. Ezaugarri orokorrak.

  5. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria egiaztatzen duen diploma bat emanen zaie, eta saria lortu dutela egiaztatzen duen eginbidea jasoko da beren ikasketa espedientean.

  6. Sari berezia lortzen duten arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloetako ikasleek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR