113/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa. Foru dekretu hori 2017ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Aipatutako foru dekretuaren 4. artikuluan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak egindako proposamena oinarri harturik, zehaztu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk, zehazki, erizain espezialisten, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien eta zeladoreen lanpostu batzuk, elebidunak zirela eta bakoitzarentzat behar den euskara maila ezarri zen.

Gero, Osasun Departamentuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion elebidun izaera ken ziezaiela aurreko paragrafoan adierazitako foru dekretuaren bidez elebidun deklaratutako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuei.

2017ko abenduaren 11n, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak proposamen bat igorri du goian aipatutako zeladoreen eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuei elebidun izaera kentzeko, haietako bakoitzaren lanpostu zenbakia adierazita, Osasun Departamentuak egindako eskaera zuzena delakoan.

Ezaugarri hori plantilla organikoan zehazten denez, beharrezkoa da, Osasun Departamentuak planteatuta, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak onartu eta proposatu duen aldaketa jasotzea, hots: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuei euskaraz jakin beharra kentzea.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 13ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Erabaki da Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR