113/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia izanik, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. apartatuko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

  4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2017ko abenduaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

    ERANSKINA

    Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

    Lehenengoa–Tarifak ordaintzea.

    Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da. Familia bakoitzaren tarifa kalkulatzeko, kasuan kasuko taulak aplikatuko dira, familia gurasobakarra nahiz bikoa izan. Foru agindu hoen bosgarren oinarrian jaso dira taulak, baina tarifak honakoak izanen dira, gehienez ere:

    HILABETEKO TARIFA
    Eskolatzea Ordutegi osoko unitateak 233 euro
    Ordutegi murriztuko unitateak 219 euro
    Ordutegi erdiko unitateak 167 euro
    Jantokia Tarifa 95 euro
    Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua. Foru agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, bi modalitate hauek hartzen dira kontuan
  7. –Bi gurasoko familien kasuan: kontuan hartuko da familia unitatearen kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak edo, bidezkoa denean, legezko tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez frogatu beharko da), eta ezintasunen bat duten seme-alabak, baldin eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende badaude.

    Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren eta erroldaren ziurtagiriaren bidez frogatuko da. Familia-nukleoan familia liburuan ageri ez den seme-alabarik baldin bada, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

    Familia harreran dauden haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

    Banantze edo dibortzio kasuetan, zaintza eta jagoletza gurasoetako batek edo legezko tutoreek badute, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen aita edo ama.

    Honela frogatuko da egoera hori:

    –Egitatezko banantzean, notario agiria, banantze auzi-eskearen egiaztagiria edo egoera hori egiaztatzen duten bestelako agiriak aurkeztu beharko dira.

    –Epaitegian deklaratutako banantzearen edo dibortzioaren kasuan, dagokion epai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR