112E/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen 61. artikulua aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena, Uharte Arakilgo Udalak sustaturik. Aldaketaren xedea da egungo araudian baimentzen diren erabilera batzuen gaineko arauak aldatzea eta araudia baimengarritzat jotzen diren beste erabilera batzuekin osatzea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uharte Arakilgo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Uharte Arakilgo Arau Subsidiarioen 61. artikulua aldatzeko espedientea, Uharte Arakilgo Udalak sustaturik. Aldaketaren xedea da egungo araudian baimentzen diren erabilera batzuen gaineko arauak aldatzea eta araudia baimengarritzat jotzen diren beste erabilera batzuekin osatzea.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR