112/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko Erregelamendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuena.

Dekretu berriak osaera handitua ezarri zuen Lanbide Heziketaren arloan aholku emateko eta erakundeen nahiz gizartearen partaidetzarako den organo kolegiatu honetarako, baita eginkizun berriak ere, eskatzen dutenak antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendu berri bat, konfigurazio berrian kontseiluaren operatibitatea errazteko.

Foru agindu honen helburua da aipatutako kide anitzeko organoaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko erregelamendua onestea, uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoa betez.

Horrenbestez, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren osoko bilkurak proposaturik, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako aldeko txostena ikusirik, urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuan xedatutakorekin bat (foru dekretu horren bidez ezarri zen Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa), eta abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa da foru lege hori),

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren testua onestea. Foru agindu honen eranskin gisa erantsi da.

  2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide guztiei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

    Indarrik gabe utzi dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

    NAFARROAKO LANBIDE HEZIKETAREN KONTSEILUAREN ANTOLAKETARI ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

  3. artikulua.

  4. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua da Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren araubidea, baita uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatu zuen apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretua ere.

  5. Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko edozein aferatarako, haren eskumenen artean badago eta arau hauetan ez badago, Osoko Bilkurak edo Batzorde Iraunkorrak (gaiaren izaera zein den, egoki dena) erabakitzen duena beteko da, betiere arau hauen kontra egin gabe.

  6. artikulua.

    Hezkuntzako eskumena duen departamentuari atxikiko zaio Kontseilua, eta hartan izanen du egoitza.

  7. artikulua.

    Erregelamendu honen 1. artikuluan aipatutako foru dekretuetan ezarritakoarekin bat gauzatuko ditu bere jarduerak eta eginkizunak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak.

    1. KAPITULUA

    Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketa

  8. ATALA

    Osaera

  9. artikulua.

    Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua osatzen dute lehendakari batek, lehendakariorde batek, idazkari batek eta hogeita bi kidek.

  10. artikulua.

  11. Kideek eskubide hauek dituzte:

    1. Aldez aurretik jasotzea, organo bakoitzerako ezartzen den epean, deialdia eta bilkuretako gai-zerrenda, eta beren eskura izatea agertzen diren gaiei buruzko agiriak eta informazioa, bai eta aurreko bilkurako akta ere.

    2. Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

    3. Boto eskubidea erabiltzea eta boto partikularra ematea, bai eta botoaren zentzua eta haren arrazoiak azaltzea ere.

    4. Galde-eskeak egitea.

    5. Proposamenak eta iradokizunak aurkeztea gai-zerrendan sartzeko, baita osoko bilkuran erabakiak hartzeko edo gai zehatz bat aztertzeko ere.

    6. Kontseiluak eskatuta garatzen diren gai edo azterlanei buruzko informazioa jasotzea.

    7. Osoko Bilkuraren bilera berezia eskatzea.

    8. Kontseiluak ordezkaritza duen ekitaldietan, Kontseiluaren ordezkaritza gauzatzea, galarazi gabe lehendakariari dagokion ordezkaritzarako eskudantzia orokorra.

    2 Artikulu honetako 1. apartatuko e), f) eta g) letretan araututako eskubideak, betiere, idatziz erabiliko dira, eta Kontseiluaren Idazkaritzaren bidez, zeinak erregistratuko baitu.

  12. artikulua.

  13. Kideen betebeharra da Osoko Bilkuraren bilera guztietara eta Batzorde Iraunkorraren bilkura guztietara joatea, baita, egokia bada, Lan Batzordeen bilkura guztietara ere, haietako kide baldin badira.

    2 Orobat, azterlanak eta txostenak egiten direnean parte hartzera ere beharturik daude.

  14. artikulua.

    Kide izateari utziko zaio honako kasu hauetan:

    1. Mandatua bukatzea edo ordezkatzen dituen erakunde edo organizazioek –Kontseiluaren Idazkaritzaren aurrean akreditatuak– erabakita hura ordeztea.

    2. Haren izendapenaren edo hautaketaren oinarri izandako beharkizunak jada ez betetzea.

    3. Ordezkaritza duen erakundeko kide izateari uztea.

    4. Kargu publikoak betetzeko desgaitu edo gabetzen duen erabaki judizial irmoa.

    5. Uko egitea.

    6. Ezintasun iraunkorra edo heriotza.

  15. artikulua.

    Antolaketari eta funtzionamenduari dagokienez, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua honako hauek osatuko dute:

    1. Osoko Bilkura.

    2. Batzorde Iraunkorra.

    3. Lan Batzordeak.

    4. Lehendakaritza.

    5. Idazkaritza.

  16. ATALA

    Osoko Bilkura

  17. artikulua.

  18. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide guztiek osatzen dute haren Osoko Bilkura.

  19. Osoko Bilkurari dagokio hari esleitutako eskumenen xede diren gaiez arduratzea eta iritzia ematea.

  20. Osoko Bilkurari dagokio, orobat, honako gai hauetaz arduratzea eta erabakiak hartzea:

    1. Erregelamendu hau aldatzeko proposatzea, erregelamendu honen IV. kapituluan ezarritako prozedurarekin bat.

    2. Egokitzat jotzen diren Lan Batzordeak sortzeko proposatzea, hala behar duenean, kapitulu honen 4. atalean ezartzen diren baldintzetan.

    3. Egindako jardueren urteko memoria onestea.

  21. artikulua.

  22. Osoko Bilkurak bilera arrunta eginen du urtean bitan bederen, eta berezia egin dezake Kontseiluko lehendakariak hala erabakitzen badu, edo kide eskubidedunen laurdenak eskatzen duenean, lehendakariari bidalitako idazki baten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR