111E/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Baztango Udal Plana aldatzeko espedientea, Amaiurko 37. poligonoko 188. lurzatiaren sailkapenari dagokionez. Sustatzailea Baztango Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den udal planaren aldaketa aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

  1. Behin betiko onestea Baztango Udal Plana aldatzeko espedientea, Amaiurko 37. poligonoko 188. lurzatiaren sailkapenari dagokionez. Sustatzailea Baztango Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR