110/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, alarguntza-pentsioen eta kotizazio gabeko erretiro-pentsioen gaineko kenkariaren ordainketa aurreratua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginak, 68.A) eta 68.bis artikuluetan, alarguntza-pentsioen eta kotizazio gabeko erretiro-pentsioen gaineko kenkari batzuk ezartzen ditu zerga horren subjektu pasiboentzat.

Horrela, alde batetik, 68.A) artikuluko 1. apartatuan kenkari bat ezartzen du 9.906,40 eurotik beherako alarguntza-pentsioa jasotzen duten eta urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 59. eta 60. artikuluek aipatzen dituzten osagarriak jasotzeko eskubidea duten pertsonentzat. Halaber, 68.A) artikuluko 3. apartatuan Zahartzaroko eta elbarritasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) alarguntza-pentsioen gaineko kenkaria egiteko eskubidea aitortzen da.

Beste alde batetik, bai Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarriko 2. apartatuak bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68.bis artikuluak kenkarirako eskubidea aitortzen dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak izanda, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 369. artikulutik 372.era artekoek araututako kotizazio gabeko erretiro-pentsioa jasotzen dutenentzat, betiere aurretik aipatu den azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 5. artikuluan errenta bermatua jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Kasu horietan guztietan, arauak ezartzen du gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuari eskatzen ahalko zaiola kenkaria aurretiaz ordaintzeko eta erregelamendu bidez arautuko dela hori eskatzeko eta lortzeko prozedura. Aurreikuspen hori betetzeko asmoz sustatzen da erregelamendu hau, Alarguntza pentsioengatiko kenkariak aldez aurretik ordaintzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 20ko 127/2003 Foru Dekretua ordeztu eta indargabetzen duena eta kenkari horiei buruzko lege araudi berri zabalak gainditu egin duena, ordainketa aurreraturako eskubidea alarguntza-pentsioetara ez ezik, kotizazio gabeko erretiro-pentsioetara ere hedatu baita, lehen ez bezala.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko aren (e)ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honetan ezarritakoa izanen da ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68.A).1 eta 3 eta 68.bis artikuluetan ezarritako alarguntza-pentsioen eta kotizazio gabeko erretiro-pentsioen (hurrenez hurren) gaineko kenkaria aurretiaz ordaintzeko prozedura.

  2. artikulua. Ordainketa aurreratuaren onuradunak.

  3. Artikulu horretako A) letrako 1. eta 3. apartatuek aipatzen dituzten alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten eta foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak izaten ahalko dira ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR