11/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena. Hitzarmenean AP-15ean ibiltzen diren ibilgailu arinen (I. mota) erabiltzaileentzako beste deskontu gehigarri bat ezartzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2019ko urtarrilaren 23an egindako bileran, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmenaren testua onetsi zuen. Hitzarmenean AP-15ean ibiltzen diren ibilgailu arinen (I. mota) erabiltzaileentzako beste deskontu gehigarri bat ezartzen da, eta ezartzen da, halaber, hitzarmena izenpetzeko beharrezkoa den guztia. Hitzarmena urtarrilaren 23an izenpetu zen.

Hori sinatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Azaldutakoa dela eta,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Autobideak SAren arteko hitzarmena. Hitzarmenean AP-15ean ibiltzen diren ibilgailu arinen (I. mota) erabiltzaileentzako beste deskontu gehigarri bat ezartzen da, eta Foru Agindu honen eranskinean dator.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 29an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

NAFARROAKO GOBERNUAREN ETA NAFARROAKO AUTOBIDEAK SAREN ARTEKO HITZARMENA, ZEINEAN EZARTZEN BAITA AP-15EAN IBILTZEN DIREN IBILGAILU ARINEN (I. MOTA) ERABILTZAILEENTZAKO BESTE DESKONTU GEHIGARRI BAT

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 23an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Manuel Ayerdi Olaizola jauna, Nafarroako Gobernuaren izenean eta hura ordezkatuz, horretarako ahalmena eman baitzitzaion Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 23an hartutako Erabakiaren bitartez.

Bestetik, Victor Torres Ruiz jauna, Nafarroako Autobideak SAko Administrazio Kontseiluak hitzarmen hau izenpetzeko ahalmena eman baitzion 2018ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bitartez.

Bi alderdiek hitzartzeko eta elkar behartzeko ahalmena onartu diote elkarri, eta honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehendabizikoa.–Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean partida hau dagoela: 17.20.441M.450 “Hitzarmena Nafarroako Foru Komunitatearekin, konpentsatzeko AP-1ean ibiltzen diren ibilgailu arinen (I. mota) erabiltzaileei, OBE Vía-T gailua dutenei, egiten zaizkien deskontuak, 24 ordutan egiten diren joan-etorriek autobideko erabiltzaileentzat ez dezaten kosturik izan”. Partidaren zuzkidura 12.000.000 eurokoa da.

Bigarrena.–Sustapen Ministerioaren Azpiegituren, Garraioaren eta Etxebizitzaren Estatu idazkariaren 2018ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, onetsi dela Nafarroako Foru Komunitateari dirulaguntza zuzen bat ematea, aurreko apartatuan aipatzen diren deskontuak aplikatzearen ondorioz sortzen diren konpentsazioak finantzatzeko.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR