11/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz eta ingelesez jakin beharrari eta burutzak betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak martxoaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Lanpostu bat sortu da plantilla organikoan; ondotik aipatzen da, eta zuzkidura ekonomikoa du gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluan.

    Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

    –Nafarroako Zerga Ogasuna:

    Erdi mailako tituludun lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa (aldizkako langile finkoa), B mailakoa, euskarazko C1 jakite-mailarekin, eta 10479 zenbakia duena plantilla organikoan. Donezteben du destinoa. 2. artikulua. Lanpostu elebidun baten eta haren euskarazko jakite-mailaren ezarpena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan.

    Lanpostu elebidun bat ezartzen da, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari laguntzaile lanpostua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomokoa. 6825 zenbakia du plantilla organikoan.

  2. artikulua. Ingelesezko jakite-maila aldatu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR