108/2017 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen baitu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Denbora iraganda foru dekretu hori onetsi zenetik, eskuratutako esperientziak aholkatzen du zenbait unitateren egitura eta antolaketaren banaketa egokitzea.

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua sortu zen, eta hark hartu zituen Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua izandakoen eginkizunak, bi horiek kendu egin baitziren. Afera Juridikoen eta Justiziako Langileriaren Atal Burutza ere kendu zen, eta Proiektuen eta Langileriaren Atala sortu, kendutako ataleko langileria arloko eginkizunak hartu zituena.

Azaroaren 25eko 262/2015 Foru Dekretuaren bidez, zeinak irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatu baitzuen, Proiektuen eta Langileriaren Atalaren izena aldatu, eta Proiektuen Atala izena hartu zuen, eta langileriarekin lotutako eginkizunak Zerbitzu Zuzendaritzak berak hartu zituen, zeinaren mendeko baita, zuzenean, Langileriaren eta Bulego Judizial Berriaren Bulegoa.

Gastua murrizteko arrazoiak tarteko eratu zen aurreko egitura, eta enplegu publikoko eskaintza izozturik zegoelako. Egoera hori aldatu egin da, ordea, harrezkero, eta jada 2016an hautapen prozesuak egin ziren funtzionario berriak sartzeko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetan, eta prozesu horiek hurrengo urteetan ere jarraituko dute.

Enplegu publikoko eskaintza zenbait urtez izoztuta egon ondoren, hautapen prozesuen urteko deialdia iragarri du Justizia Ministerioak, erakunde sindikalekin negoziazioak egin eta gero, plantillei egonkortasuna emateko eta bitarteko langileen portzentaje altua jaisteko, Nafarroan Justiziako langileen %40 halakoa baita. EPEaren prozesuak hurrengo urteetan zehar eginen dira, eta oposizio-lehiaketa izanen da, oro har, Justizia Administraziora sartzeko bidea. Horrenbestez, Justizia Zuzendaritza Nagusiak giza baliabide gehiago beharko ditu, aipatu prozesuei erantzun ahal izateko.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako lekualdatze-lehiaketak, bestalde, urtero egiten dira, eta aldi baterako langileen kontrataziorako zerrendak ere urtero eguneratzen dira.

Eginkizun horiek hobeki bete ahal izateko, baliabide teknikoak modernizatzen eta eguneratzen ari gara...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR