107/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez aldi baterako ordezkoak izendatzen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularrentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste administrazio-organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan. Artikulu horren arabera, ordezkotza baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izatea, kasu jakin batzuetarako horrela ezarri ezean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

    Kargua hutsik dagoenean, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

    1. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.

    2. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzua.

    3. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

    Kargua hutsik dagoenean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

    1. Nekazaritza Zerbitzua.

    2. Abeltzaintza Zerbitzua.

    3. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

  3. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

    Kargua hutsik dagoenean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

    1. Biodibertsitatearen Zerbitzua.

    2. Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

    3. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

    4. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

  4. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra ordeztea.

    Kargua hutsik dagoenean, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean, Idazkaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR