106E/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Corellako udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiei eragiten diena. Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 106E/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Corellako udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiei eragiten diena. Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatu du. Corellako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 130E/2020 Ebazpenaren bidez, Corellako Udal Plana aldatzearen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, 10. poligonoko 147., 159., 161. eta 164. lurzatiei dagokienez, Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatua. Ebazpen hori 2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta jarraikiz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Corellako udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 10. poligonoko 147. 159., 161. eta 164. lurzatiei eragiten diena. Hormigones en masa de Valtierra SAk sustatu du.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR