105/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezartzen duena ataletik beherako unitate administratiboetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erakunde autonomoa denetik, Nafarroako Zerga Ogasunaren ataletik beherako unitate administratiboak arautu eta sortzeko arauak sakabanatuta daude. Arrazionaltasun irizpideari jarraikiz, xedapen bakar batean antolatu eta integratu behar da egitura administratibo hori guztia.

Arau bakar batean biltzeaz gain, Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoan berriki sartu diren aldaketek ere eskatzen dute bulegoen edo ataletatik beherako beste unitate batzuen egungo egitura egokitzea eta haien atxikipena eta eginkizunak argiago finkatzea. Erakunde publiko horren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen egitura organikoa.

Beraz, foru agindu honen xedea da Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate batzuk erakunde autonomoaren egituraren aldaketetara egokitzea, eta antolamendu orokorra ezartzea Nafarroako Zerga Ogasunaren antolamendu eremu horretan, ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion helburuak egokiago bete ditzan.

Erakunde autonomoaren estatutuen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate administratibo batzuk sortu, aldatu eta kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen aldeko txostenak.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua.

  2. Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboa Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuan dago, Tributu arloko Azterlanen Atalari atxikia.

  3. Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboak eginkizun hauek ditu:

    1. Erabakiak hartzeko informazioa tratatu eta aztertzea.

    2. Erakunde autonomoaren txostenak prestatu eta idaztea, zergei buruz eta erakundea autonomoaren lanei buruz.

    3. Laguntza ematea simulazioak prestatu, landu eta aztertzen, arauak eta kudeaketa neurriak proposatu eta ebaluatzeko.

    4. Zuzendaritzak esleitzen dizkion proiektu estrategikoetan parte hartzea.

    5. Diru-sarrera eta gastu fiskalei buruzko aurreikuspenak eta estatistikak prestatzen lagundu eta horietan parte hartzea.

    6. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

  4. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.

  5. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak bulego hauek ditu: Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoa, Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa eta Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa.

  6. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoa Koordinazio Informatikoaren Atalari atxiki zaio.

  7. Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoa Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalari atxiki zaio.

  8. Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoa Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalari atxiki zaio.

  9. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    1. Nafarroako Zerga Ogasunaren prozesu informatikoak gainbegiratzea.

    2. Nafarroako Zerga Ogasunaren material informatikoaren erosketak sustatu eta kudeatzea.

    3. Nafarroako Zerga Ogasunaren elementu informatikoen inbentarioa kontrolatzea.

    4. Informazio-sistemen ustiapenari lotutako garapen informatikoen eskaerei erantzutea.

    5. Datu-baseen gainean jardutea zuzenean, eguneratzeko tresna erabilgarririk ez bada behin-behinekoz.

    6. Erakundearen erabiltzaileen premiei erantzutea, tresna informatikoen erabilera zehatzei dagokienez.

    7. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

  10. Informazio-Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    1. Zergadunen fitxategi nagusia prestatu, mantendu eta kontrolatzea.

    2. Nafarroako Zerga Osasunarekin erlazionaturiko edozein informazio motaren titularrak baliozkotu eta identifikatzea.

    3. Aitorpenen edo Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan aurkezten den bestelako informazioaren sarrera berrikusi eta kontrolatzea.

    4. Nafarroako Zerga Ogasunaren Artxiboa kudeatu eta zaintzea, eta Nafarroako Zerga Ogasuneko langileek agiri eta aitorpenei buruz egiten dituzten eskaerei erantzutea.

    5. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

  11. Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    1. Nafarroako Zerga Ogasunaren tributu arloko informazioa eskuratzeko baimenak kudeatzea, aplikazio informatikoen bidez.

    2. Informazioa ongi erabiltzen dela begiratzea, baimenaren helburuekin bat, arduradun organikoei eginiko sarbideekiko adostasun agiria eskatuz.

    3. Eginiko sarbideei buruz auditatzea, informazioa kontsultatzeko oinarri izan diren espediente administratiboak egiaztatuz.

    4. Isilpekotasuna eta zergei buruzko informaziorako sarbide justifikatua bermatzen dituzten neurriak hartzea.

    5. Informazioaren sarrera eta irteera guztiak inbentariatu eta kudeatzea, edozein baliabidetan (paperean, euskarri magnetikoan, telematikoan eta abarretan).

    6. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

  12. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzua.

  13. Zerga Kudeaketa Zerbitzuak bulego hauek ditu: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa, Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa eta Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoa.

  14. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoa Ez-egoiliarren Errentaren, Sozietateen eta Saltoki Handien gaineko Zergen Atalari atxiki zaio.

  15. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoa Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalari atxiki zaio.

  16. Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoa Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalari atxiki zaio.

  17. Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoa Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalari atxiki zaio.

  18. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    1. Aitorpenak, errekurtsoak, kontsultak eta tributu gaietan eragina duten bestelako agiriak egiaztatu eta aztertzea, betiere Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

    2. Bidezko errekerimenduak egitea.

    3. Zerga arloko kontsultei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak kudeatu eta ebaztea, betiere Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindu behar dioten ez-egoiliarrek aurkeztu badituzte.

    4. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak eta aurrekoekin zerikusia duen edo haien ondoriozkoa den beste edozein, esleitzen bazaio.

  19. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

    1. Aitorpenak, autolikidazioak, errekurtsoak, kontsultak eta tributu gaietan eragina duten bestelako agiriak egiaztatu eta aztertzea, betiere oinordetzen zergaren subjektu pasiboek aurkeztu badituzte.

    2. Bidezko errekerimenduak egitea.

    3. Kontsulta fiskalei alde teknikotik erantzutea eta, bereziki, zerga arloko kontsultak tramitatu eta ebaztea, betiere oinordetzen zergari buruz badira.

    4. Indarra duten xedapenek ematen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR