104/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, araubide orokorra ezartzen duena nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2015eko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3koan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 209/2015 Foru Agindua argitaratu zen, araubide orokorra ezartzen duena nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

2015eko azaroaren 18an Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programa onetsi zuen eta aldaketak sartu zituen. 2019/2015 Foru Aginduaren 4. artikuluak ezartzen du diru-laguntzak emateko beharrezkoa izanen dela Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programa behin betiko onestea eta Europako Batzordearen eskakizunak aintzakotzat hartzeko egin beharreko edozein aldaketak berarekin laguntzei buruzko arau erregulatzaileak egokitzea ekarriko duela. Gainera, egokitzat hartzen da laguntza horien erregulazioa testu bakarrean sartzea, argia eta sistematikoa izan dadin.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapena laguntzeari buruz 2013ko abenduaren 17an onetsitako 1305/2013 (EB) Erregelamenduak zenbait neurri ezartzen ditu landa eremuen garapen jasangarrirako, besteak beste nekazaritza ekologikoaren laguntzak eta nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak. Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak, nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak indargabetzen ditu.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua) erregulatzen ditu nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenak eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

Abenduaren 26ko 2129/2008 Errege Dekretuak abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko programa nazionala ezarri ditu eta arrazen katalogo nazionala arautu.

2014-2020ko landa garapenerako esparru nazionalaren agiriak estatuko eta erregioetako programen estrategiak garatzen ditu, koadro finantzarioa bildu eta landa garapenerako neurriak aplikatzeko baldintzak harmonizatu.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programak ondoko laguntzak biltzen dituzten neurriak hartzen ditu:

  1. neurria.–Nekazaritza, ingurumena eta klima:

  2. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

  3. Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz.

  4. Nekazaritzako estepa habitatak hobetzea.

  5. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzea.

  6. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta hobetzea.

  7. neurria.–Produkzio ekologikoa.

  8. Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jarduketetara aldatzea.

  9. Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jarduketak mantentzea.

    Foru agindu honen helburua da laguntza horiek eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea.

    Urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak ordaintzen dituen erakundea Nafarroako Foru Komunitatean baimendu, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Foru dekretu horren azken xedapenetako bigarrenak ahalmena eman zion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko; bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

    Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. TITULUA

    Alderdi orokorrak

  10. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen helburua da araubide orokorra ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barnean dauden ondoko neurri hauei dagozkien laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean:

    –10. neurria.–Nekazaritza, ingurumena eta klima.

    –11. neurria.–Nekazaritza ekologikoa.

  11. artikulua. Jarduteko eremua.

    Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi guztiei aplikatuko zaie.

  12. artikulua. Arau esparrua eta laguntzen identifikazioa.

  13. Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzeko eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an onetsitako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 28. artikulua (Nekazaritza, ingurumena eta klima) eta 29.a (Nekazaritza ekologikoa).

  14. 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzeko Batzordeak 2014ko martxoaren 11n onetsitako 87/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 7.a artikulua (Nekazaritza, ingurumena eta klima), 8.a (Baliabide genetikoak kontserbatzea nekazaritzan eta basozaintzan) eta 9.a (Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jarduketen eta antzeko jarduketen finantzabide bikoitza baztertzea).

  15. 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzeko Batzordeak 2014ko uztailaren 17an onetsitako 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 10. artikulua (Kostu gehigarriei eta diru-sarreren galerei buruzko hipotesi normalizatuak) eta 11.a (Konpromisoen konbinazioa eta neurrien konbinazioa).

  16. artikulua. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren aipamena.

  17. Laguntza hauek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barnean sartzen dira, zein 1305/2013 (EB) Erregelamendutik baitator, eta Landa Garapenerako Programan neurri hauei buruz ezarritakoari jarraituko diote:

    –10. neurria.–Nekazaritza, ingurumena eta klima.

    –11. neurria.–Nekazaritza ekologikoa.

  18. Aplikagarria izanen da 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 48. artikuluan zehaztutako berrikuspen baldintza foru agindu honen babespean egindako kontratuetan, haiek egokituko direla bermatzeko baldin eta aplikatu beharreko nahitaezko arauak, betekizunak eta betebeharrak aldatzen badira.

  19. artikulua. Definizioak.

  20. Foru agindu honen ondorioetarako, ondokoetan zehaztutako definizioak aplikatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan laguntzaren araubideen arabera nekazariei ordainketa zuzenak egiteko aplikagarriak diren arauak ezartzeko; Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, kontuan hartzen dituena 1306/2013 (EB) Erregelamendua eta abenduaren 19ko Errege Dekretua, nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenak eta laguntzeko beste araubide batzuk erregulatzen dituena, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

  21. Halaber, foru agindu honen ondorioetarako, honako definizioak hartuko dira aintzat:

    1. Nekazaritzak ekologikoaren metodo eta jarduketak mantentzea: ziurtatzeko erakunde ofizial batek kontrolatu eta ziurtatutako produkzioa egitea, hasierako eraldatze epea iraganda, 834/2007 (EE) Erregelamenduaren, 889/2008 (EE) Erregelamenduaren eta 617/1999 Foru Dekretuaren arabera. Haren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, nekazaritza produkzio ekologikoaren eta nekazaritzako produktu eta elikagaietan horren igarbidea jartzearen gaineko erregelamendua.

    2. Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jarduketetara aldatzea: nekazaritza ez-ekologikotik nekazaritza ekologikora pasatzea denbora jakin batean, zeinetan produkzio ekologikoari buruzko xedapenak aplikatuko baitira.

    3. Belar-laboreak: zerealen, proteina-landareen, olio-landareen eta lekadunen laboreak, lur goldagarrien gainean, urtero txandakatuak. Haiekin, tokian tokiko baldintza arruntetan egiten da nekazaritzako jarduera.

    4. Bazka-laboreak: larre naturaletako bazka belar guztiak, edo larreetarako edo ebakitzeko belardietarako hazien nahasketetan daudenak, baita bazkarako lekadunak eta bazkarako artoa ere, ebakitzeko izan edo larratzeko izan.

    5. Bazka-azalera: nekazaritzako azalera erabilgarria, abereak bazkatzeko, dela animaliak larratuz dela ebakiz. Halaber, halakotzat joko da ustiategiaren titularrak larratzerako erabiltzen duena, banaka edo taldeka izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR