1022E/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 647E/2016 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren. Aipatu foru aginduaren bidez kronikoen estrategiaren batzorde teknikoa eratu zen.

Azkenik, azaroaren 13ko 647E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoa.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak, bere definizioan eta garapenean parte hartzea sustatzeko garatu behar diren ekintzen artean, estrategien batzorde teknikoetan herritarren ordezkariak sartzeko aukera aurreikusten du.

Aipatu Foru Agindu horretan sartu zen batzorde teknikoan Desgaitasun Fisiko eta Organikoaren Elkarteen Federazioa (COCEMFE) osatzen duten elkarteen ordezkari bat. Desgaitasuna duten Pertsonak ordezkatzen dituzten Entitateen Nafarroako Batzordeak (CERMIN) bere baitan hartzen du COCEMFE, eta horregatik proposatu du batzorde teknikoaren ordezkaritza CERMINek edukitzea, eta ez COCEMFEk.

Aipatu proposamen horrek Osasun Departamentuaren oniritzia dauka. Beraz, foru agindu honen bidez batzorde teknikoa aldatuko da esandako zentzuan.

Gainera, aldaketa honetaz baliatuz, batzordearen izena, gaztelaniaz, aldatuko da, eta hemendik aurrera “Comité Técnico de la Estrategia de la Cronicidad” izena hartuko du, gaztelaniaz zeukan jite sexista saihesteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA