102/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatzen da, eta Erreskate Teknikorako Taldea sortzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) izeneko erakunde autonomoa sortu zen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko baliabideak bertan txertatu ziren, baita, 2006ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoari atxikiriko baliabideak ere.

Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen 31. artikuluaren 2 apartatuak ezartzen du arlo funtzionalek eduki ditzaketela ezartzen diren ekintza taldeak, baita erreskate taldeak eta talde bereziak ere. Talde hauek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren foru aginduaren bidez sortuko dira, eta foru aginduak ezarriko ditu taldearen tamainari eta berezitasunei buruzko irizpideak, taldeburua nor izango den ere aipatuz.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 54/2015 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak ezartzen du ezen “Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) Barne Zuzendaritza Nagusiaren egituran sartuko dela, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari aginduko zaiola behar dena egin dezan erakunde autonomo hori desagerrarazi eta likidatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 107. artikuluan xedatuaren arabera.”

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 107 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez iraungiko direla organismo publikoak, zer departamenturi atxikirik egon eta haren titularra den kontseilariak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) erakundea iraungi zen.

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta departamentuaren egituran txertatu ziren iraungitako Nafarroako Larrialdietako Agentziatik zetozen unitateak.

Aipatu irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 61. artikuluak ezartzen du ezen “Atalek ekintza taldeak izaten ahalko dituztela, bai eta erreskate taldeak eta talde bereziak ere, guztiak bulego mailakoak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariaren foru agindu baten bidez sortuko direnak. Agindu horretan taldeen tamainari eta berezitasunei buruzko irizpideak agertuko dira.

Talde bakoitzaren buruan Nafarroako Suhiltzaileen sarjentu edo kabo bat izango da, taldearen ezaugarrien arabera, eta horixe aipatu foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR