102/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzorde Teknikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko eskubidea erabiltzeko orduan berdintasuna bermatu behar duten oinarrizko baldintzak arautzen ditu. Lege horrek hamahirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du, hiru urtetik beherako haurren babesari dagokionez, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluak mendekotasun egoeran dauden 3 urtetik beherako haurrei arreta emateko osoko plan bat onestea sustatuko duela, non administrazio publikoek hartu beharreko neurriak finkatuko baitira haur horienganako arreta goiztiarra errazteko eta haien gaitasun fisiko, mental eta intelektualak birgaitzeko.

Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzaren 2013ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez, Gizarte Zerbitzuen eta Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Lurralde Kontseiluak 2013ko uztailaren 4an hartutako Erabakia argitaratu zen, mendekotasun egoeran dauden edo egoera horretan erortzeko arriskua duten hiru urtetik beherako haurrei osoko arreta emateko planen gutxieneko baldintzei, gomendioei eta irizpide komunei buruzkoa. Erabaki horren arabera, autonomia erkidego eta hiri autonomo bakoitzean behar diren formulak artikulatu behar dira, bakoitzaren osoko plana gauzatzeko orduan, ezarritako irizpide, gomendio eta baldintzak kontuan har daitezen. Era berean, administrazioarteko batzorde tekniko bana sortuko da, osoko plana prestatzeko ardura izanen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzorde Teknikoa sortzea, Arreta Goiztiarraren Osoko Plana prestatu, aztertu eta koordinatzeko.

  2. artikulua. Arreta Goiztiarraren Osoko Plana prestatzeko irizpideak.

    Arreta Goiztiarraren Osoko Plana Lurralde Kontseiluaren 2013ko uztailaren 4ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz prestatuko da, bertan agertzen baitira mendekotasun egoeran dauden edo egoera horretan erortzeko arriskua duten hiru urtetik beherako haurrei osoko arreta emateko planen gutxieneko baldintzak, gomendioak eta irizpide komunak.

  3. artikulua. Batzordearen eginkizunak.

    Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzorde Teknikoak eginkizun hauek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR