102/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretuak Balio erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen du, 62. artikuluan araututako urteko aitorpen laburtua aurkezteko betebeharrari dagokionez.

Horrela, ezartzen da zenbait subjektu pasibo ez daudela behartuta urteko aitorpen laburtua aurkeztera, zerga arloko administrazioak haien gaineko behar adinako informazioa baldin badu. Gaitu egiten da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren foru agindua urteko aitorpen laburtu hori aurkeztetik salbu dauden subjektu pasiboak zehazteko.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 109.1.6 artikuluak xedatzen duenez, subjektu pasiboak behartuta egonen dira dagozkien aitorpen-likidazioak aurkeztera eta ateratzen den zenbatekoaren diru-sarrera egitera, erregelamendu bidez zehaztuko diren beharkizunak, mugak eta baldintzak betez. Gainera, subjektu pasiboek urteko aitorpen laburtua beharko dute aurkeztu.

Bestetik, lege testu bereko azken xedapenetako hirugarrenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari foru lege hori garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea.

62. artikuluaren 1. eta 7. zenbakiak aldatu dira, eta honela idatzita agertuko dira:

“1. Inportazioei buruz ezarritakoa salbu, subjektu pasiboek beren kabuz zehaztu beharko dute zerga-zorra, hurrengo zenbakietako arauei doitutako aitorpen-likidazioen bidez.

Enpresaburuek eta profesionalek artikulu honen 3., 4. eta 5. zenbakietan aipatzen diren aldian-aldiko aitorpen-likidazioak aurkeztu beharko dituzte, baita 7. zenbakian aurreikusten den urteko aitorpen laburtua ere, nahiz sorrarazitako kuotarik ez izan edo jasandako edo ordaindutako kuota kenkaririk ez egin.

Aurreko lerroaldeetan ezarritako betebeharra ez da zergari buruzko foru legearen 17. eta 23. artikuluetan aipatzen diren eragiketa salbuetsiak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboentzat.

7. zenbakian aurreikusitako urteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR