100/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 367 eredua onestean duena: “Itzulketa eskaera ohiko etxebizitzan berrinbertitzeko salbuespenagatik Europar Batasuneko edo tributu arloko informazio-truke egiazkoa duten Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako egoiliar zergadunentzat”, bai eta 292 eredua ere: “Aukerako araubidea aplikatzeko eskaera, Europar Batasuneko edo tributu arloko informazio-truke egiazkoa duten Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako egoiliar diren pertsona fisiko zergadunentzat”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Europar Batasunaren barrenean herritarren joan-etorri librea errazteko asmoz, azaroaren 27ko 26/2014 Legeak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginean (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia), zazpigarren xedapen gehigarria erantsi zuen, ohiko etxebizitzan berrinbertitzeko salbuespenari buruzkoa, ondorioak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera dituena.

Xedapen horrekin bat, karga-tasatik kanpo geldi daitezke zergadun ez-egoiliarrak Espainiako lurraldean duen ohiko etxebizitza eskualdatzearekin lortutako ondare-irabaziak, eskualdaketan lortutako zenbatekoa berrinbertitzen bada beste ohiko etxebizitza bat erosteko. Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotakoa baino txikiagoa bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabazi lortuaren zati proportzionalaren gainean baino ez da aplikatuko salbuespena.

Zergadun ez-egoiliarrak, salbuespen hori aplikatzekoa badu, Europar Batasuneko estatukide batean bizi behar du, edo tributu arloko informazio-truke egiazkoa duten Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean.

Berrinbertsio hori bi urtetiko gorakoa ez den epe baten egin behar da, ohiko etxebizitza eskualdatzen denetik aurrera. Ohiko etxebizitza besterentzean lortutako zenbatekoek ere ematen dute berrinbertitzeko salbuespenerako eskubidea, erabiltzen badira hura eskualdatu aurreko bi urtean erositako ohiko etxebizitza berri bat ordaintzeko.

Aurrekoa dela-eta ondorioztatzen da bi prozedura bereiz daudela ohiko etxebizitzan berrinbertitzeko salbuespena aplikatzeko. Lehenbizikoan, ondare-irabaziari dagokion zergaren autolikidazioa aurkeztu aurretik egiten da berrinbertsioa (210 aitorpen eredua). Salbuespen hori aitorpen horretan kontsignatu behar da. Bigarrenean, gainerako kasuetarako aplikatzen da. Ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziari dagokion zerga zor ordaindua itzultzeko eskaera aurkeztuko da.

Bigarren prozedura hori Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduaren bigarren xedapen gehigarrian garatzen da (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsia). Uztailaren 10eko 633/2015 Errege Dekretuaren bidez erantsi zen xedapen gehigarri hori.

Xedapen horren arabera, salbuespenaz baliatzen ahal den zergadun ez-egoiliarrak, kasuan kasuko zerga zorra ordaindua badu, ordaindutako zerga zor osoa edo haren zati bat itzultzeko eska dezake, itzultzeko eskaera bat aurkeztuz, higiezina zer lurraldetan dagoen, horren zerga administrazioan. Eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu behar da, ohiko etxebizitza berria eskuratzen denetik aurrera. Horrekin batera, ohiko etxebizitza Espainian eskualdatu dela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da, baita ohiko etxebizitza berria erosi dela frogatzen duena ere.

Higiezina Nafarroan dagoenean, Foru Komunitateko organo eskudunak zehazten dituen ereduaren eta moduaren arabera eginen da eskaera hori, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak esleitzen dizkion eskumenen arabera.

Azaroaren 27ko 26/2014 Legeak, halaber, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen 46. artikulua aldatu du, haren aplikazio eremua handitu baitu. Artikulu horrek arautzen du zenbait zergadun ez-egoiliarrek, baldintza jakin batzuk betetzen badira, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun gisa tributatzeko duten aukera.

Aldaketa horien ondoren, zerga horren zergadunek badaukate aukerako araubide hori aplikatzeko eskatzea, Europar Batasuneko estatu kide bateko pertsona fisiko egoiliarrak badira, edo tributu arloko informazio-truke egiazkoa duten Europako Esparru Ekonomikoko estatuetakoak, frogatzen badute egoera hauetako batean daudela:

  1. Espainian lanaren errendimenduengatik eta jarduera ekonomikoen errendimenduengatik, gutxienez, errenta osoaren %75 jaso izana ekitaldian, baldin eta errenta horiek egitez tributatu badute epe horretan ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarengatik.

  2. Espainian ekitaldian lortutako errenta ez denean iristen Espainiako egoiliarrak izan balira beren inguruabar pertsonal eta familiakoen arabera zegokiekeen gutxieneko pertsonal eta familiakoaren %90era, baldin eta errenta horrek zergaldian egitez ez-egoiliarren errentaren gaineko zergagatik tributatu badu eta, halaber, Espainiatik kanpo lortutako errenta gutxieneko hori baino txikiagoa izan bada.

    Araubide horren erregelamendua Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduaren V. kapituluan garatzen da. 23. artikuluak zehazten du zerga horren zergadunek, erregelamendu horren 21. kapituluko baldintzak betetzen badituzte, badutela eskatzea kapitulu horretan araututako aukerako araubidearen aplikazioa.

    Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen du ezen, aukerako araubide horren aplikazioan foru araudia kontuan hartzeko, Nafarroan lortutako lanaren eta enpresa edo lanbide jardueren errendimenduek Espainian lortutako errenta osoaren zatirik handiena izan behar dutela. Zergadunak itzulketa horretarako eskubidea duenean, Foru Komunitateak ordainduko dio, errenta horiek Espainiako zer tokitan lortu diren kontuan izan gabe.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR