100/2014 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Larragako eta Berbintzanako udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXII-Arga1 sektoreko nekazaritzako azpiegituretako jarduketa onetsi, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztalurra eraberritzea, eta jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lur Ureztatuen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du onura publikoa eta interes orokorra duela Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretan egin beharreko esku-hartzeak. Guztira 53.125 hektarea garbi dira.

Nafarroako Ubidea eraikitzeko Estatuko Gobernuaren eta Nafarroako Foru Komunitatekoaren arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan, Jarraipen Batzordeak 2012ko uztailaren 31n egindako zortzigarren bileran, besteak beste, Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzea erabaki zuen, 15.275 hektarea ureztalur berri gehituta Argaren eta Egaren ibaiertzetan.

Nafarroako Gobernuak, 2012ko irailaren 5eko bilkuran, 102/2012 Foru Dekretua onetsi zuen, Nafarroako Ubidean gehitutako eremu ureztatu hori Foru Komunitateko Lur Ureztatuen Foru Planean sartzeko; dekretu hori 2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an.

2015ean Nafarroako Ubideko 22. hargunea, 1. fasean gehitutako eremuaren XXII. sektorea hornituko duena, abian izanen denez, bidezko da garaiz onestea nekazaritzako azpiegituretako jarduketa, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztalurra eraberritzea, eremu ureztagarria egiten jarraitu ahal izateko.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 15ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Larragako eta Berbintzanako udalerrien parte batean, nekazaritzako azpiegituretan egin beharreko jarduketa onestea. Jarduketa hori Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXII-Arga1 sektorean eginen da, lurzati berrantolamendua eginez eta ureztalurrak eraldatuz.

  2. Onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXII-Arga1 sektorean nekazaritza azpiegituretan egin gogo den jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun iraunkorrak edo aldi baterakoak sortzeko.

  3. Proiektuaren deskribapena.

    Eremu horretako nekazaritza azpiegituretako jarduketan sartzen dira, lehenik, lurzati berrantolamendua ureztaketak eskatzen duen egiturari egokitzeko obrak eta, bigarrenik, eraberritzeko beharrezkoak diren obrak; horretarako, hargunea, sektoreko eta eremuko oinarrizko sarea eta ur emaria ureztaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR