10/2019 FORU LEGEA, martxoaren 4koa, zeinaren bidez 2.094.912 euroko kreditu berezi bat ematen baita Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ 2.094.912 EUROKO KREDITU BEREZI BAT EMATEN BAITA GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOAK KUDEATZEKO NAFARROAKO FUNDAZIOA ABIAN JARTZEKO.

HITZAURREA

2019ko gastu aurrekontuan, Eskubide Sozialetako Departamentuak eskatu zuen sor zitezen 900003-91600-4300-231500 partida, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa”, 150.000 eurokoa, eta 900003-91600-7300-231500 partida, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa”, 3.000 eurokoa.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen du ezen, aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat, eta krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat ematekoa. Halaber, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu berezia finantzatzen ahal dela edozein gastu programatan erabilgarri dauden beste kreditu batzuekin.

  1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

    2019ko ekitaldian 2.094.912 euroko kreditu berezi bat ematen da, Eskubide Sozialetako Departamentuaren beharrei aurre egiteko, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeari dagozkionak.

    Kreditu hori 900003-91600-4300-231500 aurrekontu-partidari aplikatuko zaio, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa” izenekoari 1.889.041 euroko zenbatekoarekin, 900003-91600-7300-231500 aurrekontu-partidari aplikatuko zaio, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa” izenekoari, 3.000 euroko zenbatekoarekin, eta B40002 B4200 4300 2323000 partidari, “Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR