10/2019 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana. Horren bidez onesten da jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Belaskoaingo etorbidea 1 eta 3, eta Lizarrako etorbidea 26 (Zizur Nagusia).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 50 etxebizitzarentzat, 3 ataritan banatuak, Zizur Nagusian. Hauek dira:

Belaskoaingo etorbidea 1 eta 3.

Lizarrako etorbidea 26.

50eko hamarkadaren bigarren erdian egindako etxebizitza-eraikinak dira, antzera eraikiak, beheko solairua gehi lauko garaierakoak. Eraiki zituztenean ez zieten igogailurik jarri, ezta isolamendurik ere, ez estalkian ez fatxadetan.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Zizur Nagusiko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Zizur Nagusiko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Onestea jabeen hiru erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Belaskoaingo etorbidea 1 eta 3, eta Lizarrako etorbidea 26 (Zizur Nagusia).

    Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da proiektuak aurkeztea dagokion Birgaitzeko Bulegoan, eta jabeen erkidegoek eskatzea (eta lortzea)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR