10/2016 FORU LEGEA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetzaren gaineko araubidea eguneratzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ALDEKO LEGEZKO OINORDETZAREN GAINEKO ARAUBIDEA EGUNERATZEARI BURUZKOA.

SARRERA

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetza ondoko hauetan dago arautua: martxoaren 1eko 1/1973 Legearen bidez onetsitako Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren 304. eta 307. legeetan, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 24. artikuluan, eta haren erregelamenduzko xedapenetan, zehazki Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetzari aplikatu behar zaion administrazio araubideari buruzko uztailaren 1eko 166/1988 Foru Dekretuan.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 48.2 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko indarreko Konpilazioaren edo Nafarroako Foru Berriaren aldaketa foru lege bidez eginen da. Lege organiko horren 45.6 artikuluak ezarri zuen foru lege batek arautuko dituela Nafarroaren ondarea nahiz haren administrazioa, defentsa eta zainketa. 20.2 artikuluan xedatzen denez, berriz, lege organiko horretan berariaz aipatzen diren foru legeak onesteko, gehiengo osoaren aldeko botoa jaso beharko dute proiektu osoari buruzko azken bozketan; horrelako legeak dira, hain zuzen ere, foru lege honen bidez aldatu nahi diren bi xedapenak.

Foru lege honen arrazoia Borondatezko Jurisdikzioari buruzko uztailaren 2ko 15/2015 Legea berriki onetsi izana da, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen zenbait artikulu aldatu dituelako; horren xedea da Administrazioa abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura, orain arte epaitegiei zegokiena, eremu administratibora eramatea, bai eta prozedura horien emaitza den jaraunspeneko ondasunen likidazioa eta xedea arautzen zituzten Kode Zibilaren aginduak ere.

Era berean, uztailaren 2ko 15/2015 Legeak eta urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurzoruaren eta Hiri Zaharberritzeari buruzko Legearen Testu Bateginaren laugarren xedapen gehigarriaren 3. atalak testu berria eman diote azaroaren 3ko 33/2003 Legearen azken xedapenetako bigarrenari, Konstituzioaren 149.1 artikuluan araugintzarako eskumenak banatzeko aurreikusitako sisteman onartu diren aldaketak gehitzeko. Horrenbestez, foru lege honek lege prozesalen arloan Estatuaren eskumen osokoak diren arauak biltzen ditu, eta foru lege zibilen gaineko eskumen autonomikoak garatzen dituzten arauak jasotzen ditu, bai eta Nafarroako bere foru araubidearen indarrez dituen eskumen osoez baliatzen diren arauak ere.

Adierazitakoarekin bat, foru lege honek Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetzaren gaineko araubidea eguneratzen du, eta, horrela, abintestato jaraunslearen deklarazioak bide judizialetik gauzatzen den prozedura izateari utzi, eta prozedura administratibo bihurtuko da. Apirilaren 4ko 14/2007...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR