1/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 18koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

58. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 19a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 1/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 18koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. 2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiaren izaera eman zion COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun publikoko larrialdiari, gaitza nazioartean zabaltzeak herrialde guztietako osasun publikorako arriskua dakarrelako eta nazioarteko erantzun koordinatua eskatzen duelako. Testuinguru horretan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko.

463/2020 Errege Dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, bai eta, zein bere ardura eremuan, ministerio hauetako titularrak ere: Osasuna, Defentsa, Barne arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Agenda Urbanoa. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere kasuan kasuko agintaritzaren zuzeneko aginduen esparruan.

Horrela, COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoera bereziaren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, aparteko eta presako zenbait neurri hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta.

Nafarroan, osasunaren arloan, Osasuneko kontseilariak martxoaren 13ko 3/2020 Foru Agindua eta martxoaren 14ko 4/2020 Foru Agindua onetsi ditu. Hezkuntzaren arloan, Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua eta martxoaren 15eko 27/2020 Foru Agindua onetsi ditu. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lantokietako prebentzioaren arloan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak martxoaren 15eko 48/2020 Foru Agindua onetsi du. Azkenik, garraioen arloan, Garraioetako zuzendari nagusiak martxoaren 15eko 19/2020 Ebazpena onetsi du.

Foru Lege-dekretu honetan jasotzen diren neurriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan ezartzea eragin duten inguruabarrak, presako premia berezikoak, birusari eusteko eta haren prebentziorako egoera honen ondorio dira, eta COVID-19 gaitzak hedatzen jarrai dezan eragotz dezakeen neurri gisa ezartzen dira; horrenbestez, ez da, arrazoien aldetik, ahalegin gehiagorik egin behar justifikatzeko betetzen direla kasu honetan foru lege-dekretuaren figura erabiltzeko baldintzak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluan ezartzen direnak alegia; izan ere, badira oraingo egoeran ezaugarri horiek, salbuespenezko izaera, larritasuna eta garrantzia, beharrezkoa egiten dutenak arau ekintza bat berehala gauzatzea, Parlamentuan lege bat prozedura arruntean nahiz presakoan tramitatzeko aurreikusita dagoena baino epe laburragoan.

Sortutako ohiz kanpoko egoera honen aurrean eta funtsezko zerbitzu publikoak ematea bermatzeko, langileen arloko zenbait neurri hartu behar dira, ahalbidetuko dutenak, batetik, langileen kontratazioak berehala egitea, eta, bestetik, sisteman ahalik eta profesional gehien sartzea, ezinbestekoak diren lanpostuetan langile falta gertatuz gero zerbitzuak eman ditzaten, baldin eta funtsezko zerbitzu publiko horiei datxezkien lanpostuak badira eta izaera guztiz ezohikoa eta salbuespenezkoa emanez.

Ikastetxe guztietan irakaskuntza presentziala bertan behera uzteak praktiketako funtzionarioei eragin diezazkiekeen kalteak direla eta, aurreikusi da irakaskuntza etenda dagoen aldia praktiketako alditzat hartzea, hautapen prozesuko praktikaldiaren ebaluazioaren ondorioetarako.

Eskubide sozialen arloan, giza baliabideei dagozkien zenbait neurri hartzen dira zentro eta zerbitzu soziosanitarioen funtzionamendu egokia bermatzeko. Zentro eta zerbitzu horietarako langileak kontratatzeko zailtasunak izan daitezkeela aurreikusirik, etxeko laguntzako laguntzaileak eta zaintzaileak kontratatzeko erraztasunak ematen dira, arlo horretan aplikatzekoa den araudian eskatzen diren baldintza batzuen dispentsaren bidez. Etxeko laguntzako laguntzaileen kontratazioetan, berriz, ahaideak kontratatzeko aukera errazten da, baldin eta kasuan kasuko titulazioa, egiaztapena edo gaikuntza badute, eta, horrez gain, zaintzaileen, gerokultoreen, etxeko laguntzako laguntzaileen edo laguntzaile pertsonalen kasuan, zentro eta zerbitzu soziosanitarioetarako kontrataziorako araubide berezia Nafarroako Foru Komunitate osoan baliatu ahal izanen da. Horrekin batera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari gaikuntza ematen zaio dirulaguntza izendunen baldintzak aldatzeko eta, halatan, lanak noiznahi birbanatzeko, sortzen joan daitezkeen langile beharren arabera, funtsezko zerbitzu horiek ematea ziurtatuta egon dadin.

Foru lege-dekretu honetan jasotzen dira, orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren foru-sektore publiko instituzionalaren kudeaketa eraginkorrerako neurri batzuk; horien bitartez, kontrataziorako, kontabilizaziorako, aurrekontu kudeaketarako eta dirulaguntzetarako prozedurak egokituko dira behar berrietara, bereziki tresna malguak emanez, horiekin kutsatzeari aurre egiteko eta pertsonei laguntzeko baliabideak eskuratzeko.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 140. artikuluan ezartzen da ezen, hondamen egoerak, arrisku larriko egoerak edo segurtasun publikoa arriskuan jartzen duten beharrizanak direla-eta administrazioak berehala jardun behar duenean, kontratazio espedienteak larrialdiko tramitazioa izanen duela. Kontratazio publikorako salbuespeneko tramitazio hori ezin egokiagoa da oraingo egoerarako, hots, COVID-19 gaitzari aurre egiteko. Neurri hori bera hartzen da ente instrumentalei egin beharreko mandatuetarako.

Halaber, egoera ahulean dauden haurren elikadurarako oinarrizko eskubidea bermatzeko neurriak hartzen dira, eta gizarte zerbitzuen eta ikastetxeen arteko koordinazioa ezartzen. Aurreikuspen horren berehalako aplikazioa ahalbidetzeko, beharrezkotzat jotzen da Hezkuntza Departamentuak Eskubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR