1/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna sortzea xedatu zen, erakunde autonomo gisa.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatzeko ardura duen antolakunde administratiboa da, eta eginkizun horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura aritzen da. Tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egitea dagokio, bai eta haien gaineko arauak zorrotz eta modu orokorrean betetzen direla bermatzea ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko arauak abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuan jasota daude, zeina otsailaren 24ko 9/2016 Foru Dekretuaren bidez eta urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Une horretatik aitzina, agerian gelditu da egiturazko hainbat aldaketa egin beharrak direla, tributuen kontrola, zentzu orokorrean ulerturik, sustatzeko helburua egokiago lortzeko.

Aldaketa honen helburua da Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak sustatzea, antolamenduaren osotasunean bere txertaketa ordenatzea eta xedeak lortzeko eraginkortasuna hobetzea.

Informazioaren kudeaketa oinarrizkoa da edozein antolamendutan, zer esanik ez, dituen helburuak dituela, Nafarroako Zerga Ogasunean. Orain arte, zergari buruzko datu-baseak hornitzen dituzten datu gehienak Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira; hala ere, datu hauen ustiaketa zatika egiten da, organismo autonomoaren hainbat unitatetako egoitzetan.

Proposatzen den aldaketarekin aipatu zerbitzuaren zeharkakotasuna baliatu nahi da, halako moldez non zerbitzua izan behar baita zerga guztiak kudeatzen dituzten atalek aplikatu behar dituzten kontrolen ezarpena gidatuko duena. Honela eraginkortasuna handiagoa izango dela eta zerga-kontrolerako lanek ikuspegi orokorragoa edukiko dutela uste da. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak protagonismo handiagoa hartzeak ez du esan nahi atal kudeatzaileen arteko koordinazio egokia alde batera uzten denik, atal hauek baitira administrazioaren baliabideak praktikan erabiltzen dituztenak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuan eta bere ataletan sartzen diren aldaketek beharrezkoa egiten dute, halaber, erakunde autonomoaren beste hainbat zerbitzu eta ataletan ere zenbait eginkizun egokitu behar izatea. Aldaketak oso txikiak badira ere, arau-teknikaren arrazoiak direla medio, egokia ikusi da ukitutako artikulu guztiak oso-osorik erreproduzitzea.

Beste alde batetik, aldaketa baliatu nahi da Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren zenbait eginkizun zehatzago adierazteko, batez ere erakundearen web-orriaren mantentze-lanei dagozkienak; halaber, Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak ere zehatzago adierazi nahi dira, batez ere informazio publikoa eskuratzeko auziari dagokionez.

Azkenik, aldaketa honek kontuan hartzen du esaterako Hondakinak Hondakindegian Ezabatzearen eta Erraustearen gaineko Zerga bezalako zerga berriek egitura organikoan daukaten eragina, edo Saltegi Handien gaineko Zerga bezalako beste zerga batzuk berreskuratzeak daukana.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 16ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren estatutuak aldatzea.

Ondoren zerrendatzen diren Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren estatutuen artikuluak, beren osotasunean, honela geratuko dira idatzita:

“18.bis artikulua. Tributu arloko Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Tributu arloko Azterlanen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Tributuen arloko neurriek diru-bilketaren gainean izanen duten eragina ebaluatzeko behar diren analisi eta simulazioak egitea.

–Tributu arloko txosten eta estatistikak prestatzea.

–Foru Komunitatearen Administrazioaren eta bere erakunde publikoen informazio publikoari buruzko ardura daukaten unitateen eginkizunak betetzea, Nafarroako Zerga Ogasunaren unitateekin lankidetzan.

–Gastu fiskalak aztertzea eta arrazionalizatzeko proposamenak egitea.

–Zerga bidezko diru-sarrerei buruzko aurreikuspenak eta estatistikak prestatzen laguntzea eta parte hartzea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren urteko memoria prestatzen laguntzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta, horiekin loturik egonda, zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein.”

“23. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

–Tributuetarako eragina duen informazioa lortu, mantendu, ustiatu eta zabaltzeko modua planifikatu, koordinatu eta betetzea.

–Aurkeztutako aitorpenen azterketa eta egiaztapena egiteko ezarri beharreko kontrolak diseinatzea eta ezartzea, zerga bakoitzaren eskumena duen zerbitzuarekin lankidetzan.

–Zergapekoen erroldak arautuko dituzten baldintzak definitzea, zergen kudeaketa egiten duten zerbitzuekin lankidetzan.

–Zerga Ogasunaren modernizazioa bultzatzea dauden prozedura eta tresnak hobetuz eta berriak diseinatuz, aukeratuz eta ezarriz, zerga betebeharrak errazagoak izan daitezen, denek bete ditzaten errazteko eta ondorengo kontrola ere errazagoa izan dadin lortzeko.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateak bultzatzea eta zuzentzea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzeko eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efizientea lortzeko, eta erabiltzaileen artean zabalkundea egitea eta aholkularitza ematea aplikazio, prozesu eta tresna informatiko desberdinen erabilerari eta eginkizunei buruz.

–Datuak babesteko xedapenak Nafarroako Zerga Ogasunean betetzen direla begiratzea.

–Zergari buruzko edukiak dituzten itunak eta hitzarmenak beste entitate eta organismoekin abian jar daitezela bultzatzea, eta halako tresnek behar dituzten barne-zabalkundeko eta erregistro administratiboko tramiteak eta gainerako jarduerak egitea.

–Nafarroako Zerga Ogasunaren artxibo administratibo eta informatikoak kudeatzea.

–Datuak uzteko eskaeren tramitazioa, ez bada eskaera horien tramitazioa berariaz beste zerbitzu batzuei esleituta dagoela.

–Zerbitzuaren memoria prestatzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten eta Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak bere gain uzten dituen gainerako eginkizunak.”

“26. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Analisirako Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergaren arloan garrantzia duen informazioa atzeman, tratatu eta ustiatzea.

–Aurkeztutako aitorpenak berrikusi eta egiaztatzeko ezarri edo egin beharreko kontrolak diseinatu eta ezartzea, zerga bakoitzean eskumena duen zerbitzuekin lankidetzan.

–Zergapekoen erroldak arautuko dituzten baldintzak definitzea, zergen kudeaketa egiten duten zerbitzuekin lankidetzan.

–Datu-baseetako informazioaren koherentziaren azterketa.

–Jarduera ekonomikoei buruzko azterlanak, analisia, indizeak eta moduluak prestatzea.

–Tributuen arloko aitorpenak egiteko programak diseinatzen eta garatzen parte hartzea, gainerako zerbitzuekin elkarlanean.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, aipatutakoekin loturik badago edo haien ondoriozkoa bada.”

“27. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalak eginkizun hauek ditu:

–Zergadunen fitxategi nagusia mantentzea.

–Tributuen arloko informazio guztia eta horrekin lotura duten dokumentuak jaso eta sistemetan kargatzea.

–Aurkeztutako aitorpenekin lotura duten pertsona eta entitate guztiak identifikatu eta baliozkotzea.

–Aitorpen eta eredu informatiboen gaineko kudeatze eta mantentze lanak.

–Informazio trukaketa bulkatzea eta koordinatzea bestelako administrazioekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo eta unitateekin.

–Bere eginkizunetako eremuari dagozkion datuak emateko eskaerak tramitatzea.

–Gainerako unitateek eskatzen duten informazioaz arduratzea.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko artxiboa kudeatu eta zaintzea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta zerbitzuko zuzendariak edo Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeaketa-zuzendaritzak agintzen dion beste edozein, aipatutakoekin loturik badago edo haien ondoriozkoa bada.”

“28. artikulua. Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalaren eginkizunak.

Proiektuak Bulkatzeko, Prozedurak Hobetzeko eta Segurtasunerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

–Tributuen kudeaketa hobetzen laguntzeagatik interes berezia duten proiektu informatikoak hautatzeko edo sustatzeko irizpideak zehaztea eta haien gaineko dokumentazioa egitea.

–Azterketa funtzionala, kudeaketaren jarraipen xehakatua eta funtzionamendu zuzenaren balioeztatzea egitea, egungo aplikazio informatikoen gainean eta abiatu beharreko proiektu berrien gainean, bere kabuz erabakita nahiz erakundeko beste unitate batzuen ekimenez izan.

–Aldizkako eta maizko komunikazioa sustatzea Nafarroako Zerga Ogasuneko gainerako unitateekin, bere eginkizunei loturiko proiektu informatikoen gainean.

–Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei laguntza ematea kalitatea etengabe hobetzeko eta kudeatzeko teknikak bereganatzean eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR