1/2018 FORU LEGE DEKRETUA, urriaren 24koa, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

2018ko martxoaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarri zen Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernuaren eta sindikatuen arteko enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko II. Akordioa, 2018ko martxoaren 9koa. Aipatu akordio horretan, lehenbiziko atalean, ezarri zen soldata igoera finko baterako urte anitzeko esparru bat sektore publikoaren zerbitzuan ari diren langileentzat, baita ekonomiaren hazkundeari lotutako igoera-ehuneko aldakor bat ere, kalkulatuko zena 2018-2020 aldiko Barne Produktu Gordin errealaren igoeraren arabera.

Aipatu akordioaren lehenbiziko atalak aurreikusten zuen, aipatutako aldiko ekitaldi bakoitzerako (2018ko, 2019ko eta 2020ko ekitaldiak) funts gehigarri batzuk izanen zirela, deskribatzen ziren baldintzetan, eta funts horiek, negoziazio kolektiboaren ondoren, bideratzen ahal zirela, besteak beste, produktibitatea edo efizientzia hobetzeko planak edo proiektuak ezartzera, pareko eginkizunak dituzten lanpostuen arteko osagarri espezifikoak berraztertzera, destinoko osagarriak homologatzera edo pentsio planei ekarpenak egitera. Gainera, 2021ean igoera gehigarri bat egiteko aukera erantsi zuen, ezartzen zituen baldintzetan.

Aurrekoa oinarri harturik, 2018ko urriaren 4an akordio bat sinatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen artean, zeinak jorratzen baitu nola aplikatu Enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko Gobernuaren eta sindikatuen 2018ko martxoaren 9ko II. akordioaren lehen atalak ezartzen duena. Akordio horrek, urte anitzerako izenpetu baitzen, neurri batzuk aurreikusten ditu langileen arlorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrurako, 2018-2021 aldirako. Nolanahi ere, neurri horien gauzatzea bat etorriko da une bakoitzean indarrean diren legeekin.

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagokionez, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 18. bi artikuluak xedatzen ditu, besteak beste, behar diren gaikuntzak posible izan dadin gauzatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen esparruan 2018rako sinatutako urte anitzeko akordioko neurriak; hortaz, bidezkoa da neurri horiei arau maila ematea foru lege dekretu honen bidez.

Horregatik guztiagatik, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21.bis artikuluan jasotako baimena erabiliz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 24an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Administrari laguntzaileak. C mailan/taldean integratzeko osagarri iragankor bat esleitzea.

    D mailan/taldean dauden administrari laguntzaileak C mailako /taldeko administrari lanpostuan integratuko dira, eta, prozesu horren hasiera gisa, integrazio osagarri iragankor bat esleituko zaie administrari laguntzaileen lanpostua edo izendapena duten langileei: D mailako/taldeko hasierako soldataren %7,91.

  2. artikulua. SOS Nafarroako koordinazioko operadore laguntzaileak. Lanpostuko osagarria handitzea.

    Koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuko osagarria %4,06 handitzen da.

  3. artikulua. SOS Nafarroako aretoko burua. Lanpostuko ordainsari osagarrien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR