1/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori abuztuaren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Abuztuaren 12ko 51/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Orain bidezkotzat jotzen da departamentu horren egitura organiko berri bat onestea.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hamaikan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Garapen Ekonomikorako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenez baliatzea: jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; industria, energia eta meatzaritza; industria jarduera sustatzea; ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna bultzatzea; energiaren eta meategietako baliabideen kontrola; energia berriztagarriak sustatzea; Nafarroako enpresak nazioartera ateratzeko sustapena; lan harremanak eta ekonomia soziala sustatu eta antolatzea; Europar Batasunaren politika ekonomikoen segimendua; Nafarroako turismoaren sektorea antolatu eta sustatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo esleitzen zaizkion beste batzuk kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

    2. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularra.

    3. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Bereziki, jendaurrean jarritako azpiegituren obretarako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea dagokio, bai eta proiektu horietan desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

    5. Era berean, Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua.

      2. Nafarroako Turismo Kontseilua.

      3. Nafarroako Merkataritza Kontseilua.

      4. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

      5. Nafarroako Garraioen Kontseilua.

      6. Nafarroako Taxien Kontseilua.

      7. Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

    6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

    7. artikulua. Garapen Ekonomikorako Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Garapen Ekonomikorako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

      2. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

      3. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

      4. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

      5. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

      6. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Garapen Ekonomikorako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Garapen Ekonomikorako Departamentuko titularrak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu arlo hauetan:

      1. Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

      2. Analisi estrategikoa eta jarduketarako proposamenak egitea Nafarroako ekonomiarako eta Nafarroako Gobernuaren arlo ekonomikoko jarduketarako garrantzi handia duten gaietan.

      3. Ekimen ekonomiko eta programa estrategiko orokorrak edo Nafarroako ekonomiarako eta haren lehiakortasunerako interesa dutenak planifikatu, programatu, koordinatu eta sustatzea, eta haien jarraipena eta zabalkundea egitea, Foru Komunitateko sektore publikoaren partaidetzarekin.

      4. Nafarroako Gobernuaren eta SODENAko espezializazio adimentsuaren estrategiako talde teknikoaren arteko koordinazioa.

      5. Nafarroako Gobernuak Estatuarekin eta beste administrazio publiko batzuekin duen koordinazio ekonomikoa zuzentzea bere eskumenekoak diren esparruetan, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

      6. Nafarroaren kanpoko ekintza osoa koordinatzea.

      7. Nafarroako jarduera ekonomikoaren eta bertako herritarren nazioarteratzea sustatuko duten politika eta ekintzak.

      8. Nafarroako Gobernuak erabakitzen dituen Europar Batasuneko nazioarteko foro eta erakundeetan parte hartzea, baita esparru guztietan haiek dituzten politika ekonomikoen jarraipen lehenetsia egitea ere, erakundeen goi-ordezkaritza lana izan ezik.

      9. Kanpoko finantzaketa lortzea.

      10. Europako eta nazioarteko era guztietako proiektu ekonomikoak bultzatzea, lankidetzakoak eta partzuergokoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin koordinaturik.

      11. Lankidetzan aritzea Nafarroako gizarte, ekonomia eta enpresa erakundeekin, Nafarroako Gobernuak nazioarteari begira erabakitzen dituen ekimen eta jardueretan parte hartzeko eta Nafarroaren irudi ekonomikoa Europar Batasunean eta nazioartean sustatu eta indartzeko.

      12. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, Europar Batasunaren erakundeekin edo nazioarteko beste erakunde batzuekin dituzten harremanetan.

      13. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Europar Batasunaren edo nazioarteko beste erakunde batzuen ekimenak koordinatu, kontrolatu, haien jarraipena egin eta haien aplikazioa ebaluatzea.

      14. Enpresa jarduera sustatzea inbertsio proiektuak eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak babestuz.

        ñ) Nekazaritzako industrien eta nekazaritzako elikagaien industrien antolamendua eta sustapena.

      15. Enpresen berregituratze eta berrantolatzea babestea, krisi zein integrazio prozesuetan.

      16. Enpresei laguntzea jarduera ekonomikoa garatzeko beharrezko azpiegiturak eskuratzearren, hala nola lurzorua, industriaguneak, hornidurak edo telekomunikazioak.

      17. Ekintzailetza sustatzea Nafarroan, Foru Komunitatean sortu eta finkatzen diren enpresen kopurua handitzeko asmoz.

      18. Enpresei aholkatzeko zerbitzua kudeatzea, informazioa ematearren bere jarduera garatzearekin ikusteko duen edozeinen inguruan.

      19. Nafarroako enpresa nagusiekiko harremanak eta enpresaburuen elkarteekikoak kudeatu eta jarraitzea.

      20. Enpresen lankidetza bultzatzea eta jarraipena egitea, bereziki klusterrena.

      21. Informazioaren gizartea sustatzea.

      22. Industria 4.0 planifikatzea eta bultzatzea Nafarroan.

      23. Hauteskunde sindikalen eta hitzarmenen erregistroa, lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR