1/2016 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Tributu Harmonizaziokoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.1. artikuluak ezartzen du Foru Komunitateari dagokiola fabrikazioko zerga berezien ordainarazpena, haiek Nafarroan sorrarazten direnean.

Bestalde, lege testu horren beraren 35.6 artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko orduan, unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipio, arau substantibo eta arau formal berak erabiliko ditu. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, legegintzako ekimena eta Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Finantza publikoak sendotzeko tributuen arloko neurriak eta arlo sozialeko presako neurri batzuk hartzen dituen abenduaren 2ko 3/2016 Errege Lege Dekretuak aldaketak ekarri ditu Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen esparruan. Zehazki, tarteko produktuei buruzko zergan eta alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergan, tarteko produktuen eta alkoholaren eta edari eratorrien kontsumoa zergapetzen dituen fiskalitatea ehuneko 5 igo da.

Zerga tasen aldaketak laguntzen du berdintzen Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuekin alderatuta fiskalitatean dagoen aldea, apalenak izaten jarraitzen badute ere.

Arau aldaketa horiek direla eta, beharrezkoa da, lehen aipatutako legegintzarako eskuordetzea erabiliz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu baten bidez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR