1/2015 FORU LEGEA, urtarrilaren 22koa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea aldatzen duena, klausula administratiboen agirietan klausula sozialak sartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKO EKAINAREN 9KO 6/2006 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA, KLAUSULA ADMINISTRATIBOEN AGIRIETAN KLAUSULA SOZIALAK SARTZEKO.

ZIOEN AZALPENA

Estatu sozial batean, botere publikoen jardunean aintzat hartu beharreko kontua da pertsonen garapena bermatzeko gutxieneko bizi-baldintza batzuk finkatzea.

Krisi ekonomikoak kalte handia eragin du lan-merkatuan. Langabezia hazi egin da, eta enplegua dutenen lan-baldintzak kasu askotan murrizketa handiak ari dira jasaten.

Horrenbestez, Parlamentu honi dagokio Nafarroako Foru Komunitateko lan-merkatuari ahal den egonkortasun handiena emateko formulak bilatzen saiatzea. Hain zuzen, kontratazio publikoa jarduera ekonomiko garrantzitsua da, eta beronetan botere publikoek esku har dezakete, kontratuetarako gutxieneko baldintza batzuk ezarriz. Enpresa pribatuetan jardunda ere, langile askok dihardu zeharka sektore publikorako, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen babesean eginiko kontratazioen bidez.

Lege hori da, hain zuzen, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea alegia, izaera sozialeko eskakizun xeheak sartzeko aukera ematen duten mekanismoak jasotzen dituena.

Beraz, beharrezko jotzen dugu Nafarroako Sektore Publikoan kontratista diren enpresentzat lan egiten duten beharginengan eragin zuzena duten bi arazo motari heltzeko mekanismoak ezartzea. Batetik, aplika daitezkeen lan-baldintzei buruzko segurtasun eza; hau bideratzeko gutxieneko baldintza gisa finkatzen dira –nahikoak eta bidezkoak direla uste izanik– enpresa kontratistaren jarduerari dagokion sektoreko esparru txikieneko azken lan-hitzarmen sektorialekoak. Bestetik, enpleguaren ezegonkortasuna, izan ere, langile askoren itxaropen laborala lotuta baitago enplegatzaileak sinatu duen kontratu publikoaren iraupenarekin; honi aurre egiteko exijentzia bat sartzen da, enplegua mantentzea, alegia, enpresa kontratista aldatuagatik ere.

Horretarako, kontratu publikoa egiteko prozesuan derrigor bete beharreko eduki gisa finkatzen da izaera sozialeko eskakizun jakin batzuk sartzea. Betebehar hau Nafarroako Foru Komunitateko Sektore Publikoa parte den esleipen-prozesuetako baldintza-agirien bidez gauzatuko da. Baldintza-agiri horietan, derrigor bete beharreko izaera sozialeko eskakizun gisa finkatuko dira, gutxienez, sektoreko esparru txikieneko lan-hitzarmen probintzialeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR