142/2012 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Elizondoko (Nafarroa) Txokotoko zubia eta Elizondoko errota eta presa izeneko monumentuak ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak honako txosten hau aurkeztu du:

"2012ko urtarrilaren 18an, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko erregistroan eskaera bat aurkeztu zuen Fermín J. Fernández Campuzano jaunak, helbidea Elizondon duenak, herri horretako Txokotoko zubia eta presa Interes Kulturaleko Ondasun deklara zitezen.

Eskabide horri Elizondoko herriko alkatearen gutun bat erantsi zitzaion, non adierazten baita 2011ko abenduaren 17ko Batzarrean aho batez erabaki zela dagokionari eskatzea behar diren neurriak har daitezela ibaiak gainezka egin dezakeela-eta izan daitezkeen arriskuak eta kalteak murrizteko (aurreikuspena, ibaia garbitzea eta dragatzea) eta, halaber, erabaki zela presari eustearen alde eginen zela, hau da, presa eta zubia eraistearen kontra.

Dokumentazio horrekin batean Elizondoko 1.151 herritarren sinadura aurkeztu ziren. Horiek denek aurrekoek babesten zuten ideia bera babesten zuten.

Aurkeztutako eskaeraren arabera, Iparraldeko Ur Konfederazioak presa eta zubia eraitsi nahi ditu.

Gainera, 2011ko azaroan, ARMS-Ríos con vida de Navarra elkarteak eztabaida plazaratu zuen, eraispenaren gainean, Nafarroako fiskal nagusi jaunari eskaera eginez. Haren iritziz, eraispenerako arrazoia da Txokotoko presak eta zubiak, haren ustez, ekar ditzaketen hondamendi-arriskuak saihestea.

Txokotoko presa eta zubia Baztan ibaian daude, Elizondoko hirigunean. Elizondoko errota zaharraren partea da presa, eta hustubidea ere bai. Uraren energia baliatzeko modu tradizionala da errota.

Eraikin horien balioa ebaluatzeko bada historia-txosten bat, Ondarea Babesteko Bulegoak agindua, eta Fernando Cañada Palacio eta Roberto Ciganda Elizondo historialariek egina, eta hartan historia azaltzen da. Hona hemen laburturik:

Nafarroan, errotek Erdi Aroan dute jatorria. Ibaiak eta aintzirak ustiatzeko eskubideak (eta beste natur baliabide batzuk ustiatzekoak, esaterako lurpekoak edo mendiak eta oihanak) Nafarroako koroari zegozkion bakarrik, salbu erregeak laikoei eta Elizari eskubideak ematen zizkienean, jaurerrien bidez.

Erregearen eskubideen artean zegoen, besteak beste, errotak ezartzea eta ustiatzea; halaxe jasotzen du Nafarroako Foru Orokorrak.

Elizondoko errotaren lehenbiziko aipamena 1397ko maiatzaren 22koa da. Egun hartan, Karlos III.a Prestuak Toda Martínez de Medrano andreari eman zion (haren senarrarengatik, izan ere gobernadore, txanbelan eta erregearen kontseilari baitzen) bizi guztiko tributu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR