179/1997 FORU DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen apirilaren 21eko 620/1995 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995-8-9ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen du. Ziklook iraupen desberdinetakoak dira, lanbide heziketaren arlo desberdinetako ezaguera-eremu teoriko-praktikoek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunen amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita titulua Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoaren premia gero eta biziagoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinei loturiko edukiak sartzea, lanbidearen profil bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. Kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatu zuena.

Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: produktu elektroniko analogiko txikiak diseinatzea/garatzea; produktu elektroniko digital eta mikroprogramagarri txikiak diesinatzea/garatzea; prototipo elektronikoak egitea eta horiekin entseiuak egitea; ekipo elektronikoen mantenimendua egitea; enpresa txikian edo tailerrean administrazio, kudeaketa eta merkaturatze lanak egitea.

Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide tituluak prestakuntza beharrei erantzun nahi die elektronikaren arloan.

Teknikari honek ondoko jarduerak dituzten enpresetan lan egin dezake:

-Txartel eta ekipo elektronikoen fabrikazioa, edozein direla ekoizteko modua (sail luzetan, sail laburretan edo aleka) eta enpresak lantzen duen azpiarlo teknologikoa (industria, telekomunikazioak, informazioa tratatzeko ekipoak, instrumentazioa).

-Zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa.

-Produktu elektroniko txikiak neurrira eta bezeroaren zehaztapenen arabera diseinatu eta egitea (aldagai fisikoak -tenperatura, argia- kontrolatzekoak, elikadura-iturriak, tenporizadore elektronikoak, seinalearen eta mailaren egokigailuak, behe-mailako industri sareetarako seinaleen emisoreak etab.).

-Ekipo elektronikoen mantenimendua, enpresak lantzen duen azpiarlo teknologikoa edozein dela (industria, telekomunikazioak, informazioa tratatzeko ekipoak, instrumentazioa).

Oro har, ekipo elektronikoak, batik bat profesionalentzat direnak, diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen diharduten enpresa handi, ertain eta txikietan.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen prestakuntza beharrentzat, eginkizun hauek betetzeko: produktuaren definizioa, ekipo elektronikoen prototipoak, haien kalitatea eta fidagarritasuna ziurtatzeko entseiuak, haien ekoizpena, logistika eta mantenimendua.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ondokoa

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko heziketa zikloa goi mailako berariazko lanbide heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorrak eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean ezarri dira.

  4. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  5. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Elektronika analogikoa.

    -Logika digitala eta mikroprogramagarria.

    -Prototipo elektronikoen garapena eta eraikuntza.

    -Ekipo elektronikoen mantenimendua.

    -Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikian edo tailerrean.

    -Lan-giroko harremanak.

    -Kalitatea.

    -Programazio-teknikak.

    -Sistemen elektronika.

    -Produktu elektronikoen proiektuen garapena.

    -Lan prestakuntza eta orientazioa.

  6. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza.

  7. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak eta berau garatzen dituzten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. Eraskinean jarri dira Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei.

  8. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

    Ikastetxeek Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren esparru orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

    Aurreko lerroaldean aipatu den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

  9. artikulua. Produktu Elektronikoak garatzeko goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR