2265/2008 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez irakaslanik ez izateagatik edo euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko beren ikastetxetik aldarazitako maisu-maistrei, behin-behineko destinoa dutenei, praktikaldian daudenei eta zerbitzu eginkizunetarako destinoa esleitu zaien maisu-maistrei 2008-2009 ikasturterako esleitutako destinoak argitara eman dira.

Laburpena


2265/2008 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez irakaslanik ez izateagatik edo euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko beren ikastetxetik aldarazitako maisu-maistrei, behin-behineko destinoa dutenei, praktikaldian daudenei eta zerbitzu eginkizunetarako destinoa esleitu zaien maisu-maistrei 2008-2009 ikasturterako esleitutako destinoak argitara eman dira.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 25ean emandako 381/2008 Ebazpenaren bidez, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei 2008-2009 ikasturterako behin-behineko destinoak, praktikaldikoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak eta irakasleen lanaldia murrizteko eskaeren prozedura onetsi ziren. Ebazpena 2008ko 32. bon.ean argitaratu zen, martxoaren 10ean.

Ebazpenaren V. atalak ezartzen du jarraibide hauetako I., II., III. eta IV. ataletan aipatzen diren funtzionarioei esleitutako destinoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko direla, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, 2008-2009 ikasturterako destinoak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin ondoren. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den ebazpen horrek interesdunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakaslanik ez izateagatik edo euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko beren ikastetxetik aldarazitako maisu-maistrei, behin-behineko destinoa dutenei, praktikaldian daudenei eta zerbitzu eginkizunetarako destinoa esleitu zaien kp inline maisu-maistrei 2008-2009 ikasturterako esleitutako destinoak argitaratzea, ondoko eranskinekin bat:

-I. eranskina. Irakaslanik ez izateagatik beren ikastetxetik aldarazitako irakasleei esleitutako destinoak.

-II. eranskina. Euskaraz irakasteko konpromisoa betetzeko ikastetxez aldarazitako irakasleak.

-III. eranskina. Behin-behineko destinoa duten irakasleei esleitutako destinoak.

-IV. eranskina. Praktikaldian dauden funtzionarioei esleitutako destinoak.

-V. eranskina. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 25ean emandako 381/2008 Ebazpenean aurreikusitako arrazoiak direla eta, zerbitzu eginkizunetarako destinoa esleitu zaien irakasleei esleitutako destinoak.

2. 2008-2009 ikasturterako emandako zerbitzu eginkizunak 2007-2008 ikasturtean zehar interesdunei emandako zerbitzu eginkizunei bukaera emanen diete, hala badagokio.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzura eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 28an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Zerbitzu eginkizunak irakaslanik ez izateagatik

BARBERIA CIAURRIZ, MARIA TERESA

IKASTETXEA: JOSE M.ª IRIBARREN HOHIP (IRUÑA)

LANPOSTUA: MAISTRA-HELDUENTZAKO LEHEN HEZKUNTZA GAZTELANIAZ

NOIZTIK: 2008/09/01 NOIZ ARTE: 2009/08/31

BURGUI VILLANUEVA, MARIA LEIRE

IKASTETXEA: VICTOR PRADERA HLHIP (IRUÑA)

LANPOSTUA: MAISTRA-LEHEN HEZKUNTZA GAZTELANIAZ

NOIZTIK: 2008/09/01 NOIZ ARTE: 2009/08/31

DIEZ BENITO, MARIA DEL BREZO

IKASTETXEA: VIRGEN DE LA CABEZA HLHIP (TUTERA)

LANPOSTUA: MAISTRA-PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA...

Ikusi dokumentuaren eduki osoa

Babestutako estekak




ver las páginas en versión mobile | web

ver las páginas en versión mobile | web

© Copyright 2012, vLex. Eskubide guztiak erreserbatuta.

vLex-eko edukiak Espainia

Arakatu vLex

Profesionalentzako

Bazkideentzako

Enpresa