129/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, eta 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 14an. 2009ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an, argitaratu zen urriaren 5eko 71/2009 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren aipatu estatutuak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Orobat, uztailaren 5eko 58/2011 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura erabaki zen, haren garapena oztopatu gabe. Foru dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organiko berrira egokitzea du xede Foru dekretu honek.

Horiek horrela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuetako aldaketa.

Bat. Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 3, 4.1, 5, 14, 15.1, 16, 18, 20.1, 24, 29, 30, 31, 33, 34, 35, 36 eta 37. artikuluak aldatzen dira. Hona hemen artikulu horien testu aldatua:

3. artikulua. Eskumenak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua Nafarroako administrazio publikoen goi mailako erakunde tekniko gisa eratzen da, eskumen hauek garatzeko:

a) Administrazio arloko ikerketa, azterlan eta auditoretza analitikoak egitea, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzea, eta politika eta unitate administratiboak etengabe hobetzeko metodoak.

b) Foru Komunitatearen Administrazioan sartu, mailaz igo eta enplegatu publikoen lanpostuak betetzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, eta langileen arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuan aurreikusitako eskudantziei jarraituz.

c) Nafarroako beste administrazio publikoetako langile publikoak hautatzea, haiek hala eskatuz gero.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetako langileak prestatu, birziklatu eta hobetzea.

e) Nafarroako sektore publikoa hobetzen duen edozein jarduera osagarri burutzea.

2. Aurreko lerroaldean esleitu zaizkion eskumenak garatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Langileak hautatu eta mailaz igotzeko eta lanpostuak betetzeko modua kudeatzea, bere eskumeneko lan eskaintza publikoak garatzeko behar diren deialdiak onetsiz eta tramitatuz.

b) Langileak hautatu eta mailaz igotzeko eta lanpostuak betetzeko deialdiak gara daitezen, behar diren hautapen organoen osaera zehaztu eta organo horiei behar duten gaietan aholku ematea.

c) Administrazioko unitateekin koordinaturik, Administrazioko Publikoetako lanpostuak eskuratzeko eskatzen diren baldintza eta gaitasunak eta hautapen metodoak aztertzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileak hautatzeko prozesuak arintzea eta herritarrendako eskuragarritasuna erraztea, erabakitzen diren neurri eta tresna korporatiboak sustatuz eta ezarriz.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu edo maila goragoko edo bereko lanpostuak bete nahi dituzten hautagaien lanposturako egokitasunaz eta gaitasunaz txostenak luzatzea eta haien lana ebaluatzea, ebaluazio hori aurreikusten deneko igoera prozeduren bidez eskuratu dituztenean.

f) Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko langileak hautatzen laguntzea, balorazio psikoteknikoari eta hizkuntzen ezagutzari dagokienez.

g) Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lanbide orientazioa zuzentzea, beste orientazio bat, garapen profesionala edo langileeen edo administrazioko unitateen moldaketa behar denean.

h) Zehapen espedienteen instruktoreei laguntzea, txostenen eta peritazio teknikoen bidez, horiek eskatzen dutenean, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari banakako orientazio zerbitzu bat, pertsonala edo profesionala eskaintzea.

i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei buruzko prestakuntza eta garapen politika orokorrak finkatu eta ezartzea, urteko prestakuntza planak diseinatu eta garatuta.

j) Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei hainbat bide eta modalitateren bitartez eskaintzen zaizkien prestakuntza jarduerak, korporatiboak, arlokoak eta bakarkakoak izan, planifikatu, antolatu eta ebaluatzea, eta haien beharrak atzematea.

k) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langile publikoei eskaintzen zaizkien prestakuntza jarduera guztiak koordinatzea eta Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek eta erakunde publikoek langileriaren prestakuntzaren arloan burutzen dituzten jarduketei buruzko informazioa zentralizatzea.

l) Hautaproben ondoko prestakuntza ikastaroak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen barne igoerarako edozein jarduera antolatu, planifikatu eta burutzea.

m) Prestakuntza jarduerei buruzko asistentziaren eta aprobetxamenduaren gaineko diploma eta ziurtagiriak ematea, euskaraz eta Europar Batasuneko hizkuntzak jakitearen gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR