367/1998 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Zentralean erregistraturiko Nafarroako Zorra euroetan berrizendatzeko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1998ko abenduaren 17ko Euroa Sartzeko 46/1998 Legeko 17. artikuluak ezartzen du, 1 eta 2. idazatietan, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera, hori barne, errenta finkoko balore jaulkipenak, "pezeta" kontu unitatean adieraziak eta egun hori baino lehen jaulkiak, euroetan berrizendatzen ahalko direla, Estatuko Zorraren sailekoak izan ezik, beti ere jaulkipena negoziatzen deneko merkatuak euroa negoziazio kontu unitatetzat hartu badu.

Lege horretako 16. artikuluko 6. idazatiak xedatzen duenez, Estatuko Zorra ez beste jaulkipenak, haien erregistro kontableaz Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Zentrala arduratzen bada, "euroa" unitateetan berrizendatuko dira, jaulkitzaileak aurretik hala erabakita, artikulu horretako 3. idazatian xedaturikoarekin bat.

16. artikuluko 3. idazatiak ahalmena ematen dio jaulkitzaileari zorra negoziatzeko gutxieneko zenbateko izendunak, gutxieneko zenbateko negoziakorrak lortzeko baloreak sendotzeko prozedurak eta etenik gabe balore kodeen mantenimendua ahalbidetzen duten prozedura teknikoak ezartzeko.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita zortzian harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Pezetetan izendatu eta konturako idazpenen bidez ordezkaturiko Nafarroako Zorra euroetan berrizendatuko da, haren erregistro kontableaz Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Zentrala arduratzen bada eta, 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkia izanik, egun horretan indarrean ari bada.

2. artikulua. Berrizendatzeko eguna.

Nafarroako Zorra 1999ko urtarrilaren 1etik zor publikoaren merkatuko ondorioetarako 1999an balioduna den lehenbiziko egunean merkatua irekitzen denera bitarteko epean berrizendatuko da euroetan. Ondorio guztietarako, 1999ko urtarrilaren 4a hartuko da Nafarroako Zorra euroetan berrizendatzeko eguntzat.

3. artikulua. Berrizendatzeko prozedurako hastapen orokorrak.

1. Idazpenen Zentralak berrizendatuko du, nola eta Idazpenen Zentralaren ondorioetarako, 1998an balioduna den azkeneko egunean merkatua ixtean Zentral horretan kontu bereki batean edo entitate kudeatzaile baten bidez ondasun titular bakoitzaren alde erregistraturik dagoen Nafarroako Zorreko balore kode bakoitzaren saldo izendunari 46/1998 Legeko 2.2. artikuluan aipatzen den truke tasa aplikatuz.

2. Ondoriozko zenbakia centik hurbilenera biribilduko da, 46/1998 Legeko 11. artikuluan xedaturikoarekin bat.

3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR