483/2008 EBAZPENA, urriaren 7koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Milagroko (Nafarroa) AR-3 industrialdean erregulazio putzua eta euri-uren hodi igorlea jartzeko proiekturako. Milagroko Udalak sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektuaren helburua industrialdetik heldu diren euri-urak jasoko dituen 11.659 m³-ko putzua eta 723 m-ko hodi igorlea egitea da. Hodi igorlea nekazaritzako bideetatik joanen da osorik, Soto de las Nuncias-eko idoiraino.

Jarduera abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko K letran sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Milagroko (Nafarroa) AR-3 industrialdean erregulazio putzua eta euri-uren hodi igorlea jartzeko proiekturako. Milagroko Udalak sustatu du. Betiere, 2008ko maiatzeko Ingurumen ukipenetarako azterlanean aurreikusitako neurri zuzentzaile guztiak aplikatu behar badira.

  2. Ebazpen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR